Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
18tik irailaren 4ra bitartean

Louise Bourgeoisen eskultura "berritzaile eta sofistikatuak" erakutsiko ditu Guggenheim Museoak

EUROPA PRESS - 2016(e)ko otsailaren 12a, ostirala - 12:34etan eguneratua

Guggenheim Bilbao Museoak "Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak" erakusketa aurkeztuko du martxoaren 18tik irailaren 4ra bitartean, "XX. mendean itzal handienetakoa" izan zuen artista frantsesak bi hamarkadetan garatutako "eskultura obra berritzaileen eta sofistikatuen adibide zabala".

BILBO. Museo bilbotarrarekin lankidetzan Municheko Haus der Kunst museoak antolatutako erakusketa honetan, ikusleek "barruko eta kanpoko munduak bereiziko dituzte" eta, kasu bakoitzean, "mikrokosmos berezi bat irudikatzen duten emozioz betetako 28 gune arkitektoniko ezagutu eta esperimentatu ahal izango dituzte". Erakusketa BBVA Fundazioaren babesari esker egingo da.

Museo bilbotarreko arduradunek adierazi dutenez, Louise Bourgeoisen (1911, Paris - 2010, New York) ideiak eta berrikuntza formalak, besteak beste, artelanetan psikoanalisiaren eta feminismoaren inguruko nozioak txertatzea, lanen kopapena ingurumen instalazio gisa taxutzea eta antzezpenarekin lotutako formatuak lantzea, "gaur egungo artearen funtsezko elementu bihurtu dira". Horren adibide bikainak dira "Gelak". Serie hau 1986an "Artikulatutako gordelekua" (Articulated Lair) piezarekin hasi zuen artista frantsesak, eta 60 artelan berezi inguruz osatua dago.

Bilboko erakusketa dela eta, Ietik VIra zenbatutako "Gelak" lehen aldiz elkartu dituzte 1991tik, Pittsburgheko Carnegie International erakusketan lehen aldiz bildu zirenetik. "Cell" terminoa Carnegien erakusketa hura prestatzen ari zirenean sortu zen, eta Bourgeoisentzako ingelesezko "cell" hitzak hainbat esanahi ditu, organismo bizidun baten zelula biologikoa zein espetxe edo monasterio bateko banakako ziega esan nahi baitu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902