Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Haurrentzako ikuskizuna izango da igandean Zarautzen

Talde kataluniar batek Gaueko entziklopedia koxkorra ikuskizuna eskainiko du Modelon

Ane Roteta - 2016(e)ko otsailaren 11a, osteguna - 09:51etan eguneratua

Musika ikuskizuneko irudi bat.

Musika ikuskizuneko irudi bat. (2princesesbarbudes)

Galería Noticia

Musika ikuskizuneko irudi bat.

Zarautz. Asteburua hurbiltzen ari da eta Zarautzeko haurrek igande arratsalde dibertigarria igarotzeko aukera izango dute 2princesesbarbudes taldeari esker. Kataluniatik etorritako talde honek Gaueko en-tziklopedia koxkorra izeneko haurrentzako musika ikuskizuna (Enciclopèdia baixeta de la nit katalanezko diskoaren euskararako egokitzapena) eskainiko dute igande honetan, otsailaren 14an, arratsaldeko 16.30ean Modelo Aretoan.

Eta bitxia dirudien arren, Helena Casas eta Marc Marcé kataluniarrak euskaraz arituko dira ikuskizunean;izan ere, Helena Casasek euskara ikasi zuen Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialean Ainhoa Aranburu irakasle izan zuela, eta Ainhoak berak egokitu ditu letrak eta Helenaren ahoskera ere berak zuzendu du. Era berean, euskal musikarekiko interes handia zuen Helenak, eta halaxe ezagutu zituen disko honetan lagun izan dituen Maialen Lujanbio eta Joseba Tapia. Lujanbiok ida-tzi du disko honetako azken abestia (Ondo lo egin), Joseba Tapiarekin abestua. Gauzak horrela, erronka eta jostaketa handia izan da bi kataluniarrentzat disko hau grabatzea.

2princesesbarbudes taldeak jostailuzko musika tresnekin egiten dute lan eta musika baxuaren etiketa proposatzen dute ikuskizun honetan hainbat arrazoiengatik: baxuarekin txikiek eta handiek gozatzen dutelako, xumea eta minimalista delako, eta artisau erara ondua delako eta ekoizpen zenbakidunekoa delako. Baina, ez da Casasek eta Marcek elkarrekin lan egiten duten lehendabiziko aldia, 2006tik ari baitira elkarrekin lanean eta dagoeneko hainbat disko eta ikuskizun ekoitzi dituzte elkarrekin.

Sarrerak, Sanz Enean Beraz, lau urtetik gorako zarauztar txikienek, igande paregabea pasatzeko aukera izango dute 45 minutuko ikuskizunarekin eta sarrerak 4 euroren truke eskuratu daitezke Sanz Enea liburutegian. Modelo aretoan egun berean sarrerak erosteko aukera ere izango den arren, liburutegitik adierazi dutenez, "sarrera ziurtatu nahi dutenek, aurrez erostea gomendatzen dugu, azken uneko sorpresarik egon ez dadin".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902