Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoako eskolarteko krosa, Legazpin

Igande honetan izango da, goizeko 11.00etatik aurrera, Urtatzatzar parkean

2016(e)ko otsailaren 11a, osteguna - 06:14etan eguneratua

legazpi- Igande honetan, 11.00etatik aurrera, Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa egingo dute Legazpiko Urtatzazar parkean. Benjamin, kimu eta haur mailako gaztetxoek parte hartuko dute.

Korrika egiten lehenak kimu mailako neskak izango dira. 1.900 metro egingo dituzte: bi itzuli txiki. Ondoren, kimu mailako mutilak irtengo dira. Itzuli txiki bat eta itzuli handi bat egingo dituzte. 2.275 metro, guztira.

11.30ean haur mailako nesken txanda izango da. Hauen lasterketak ere 2.275 metroko luzera izango du (itzuli txiki bat eta itzuli handi bat). 11.45ean haur mailako mutilak abiatuko dira. Hauek itzuli txiki bat eta bi itzuli handi egingo dituzte: 3.550 metro.

Hauen lasterketa bukatzen denean, 12.10ak aldera, benjaminek (2006an eta 2007an jaiotakoek) korrika egingo dute. Neskak eta mutilak elkarrekin arituko dira. 600 metro egingo dituzte korrikan. Azken lasterketan etxekoek bakarrik parte hartuko dute: Urola Garaikoek. 600 metro egingo dituzte.

Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa Goierri Garaia atletismo taldeak, Gipuzkoako Atletismo Federakuntzak eta Gurutze Gorriak antolatu dute, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalen babesarekin. Ekitaldi honek NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariaren laguntza jaso du.

Goierri Garaia klubeko arduradunek igandeko lasterketetan Gipuzkoako eskola guztietako 250 bat gaztetxok parte hartzea espero dute. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902