Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ion Goenaga Miamiko jai alai frontoira jokatzera doan pilotari mutrikuarra

“Badakit hasiera gogorra egingo zaidala baina ikastera eta pilotaz disfrutatzera noa Miamiko Jai Alai frontoira”

Ion Goenaga 18 urteko pilotari mutrikuarra “bisaua’ ailegau bezain pronto” abiatuko da Miamira. Egunkari hau berarekin elkartu da, aurretik duen erronka ezagutzeko

Jabi Leon - 2016(e)ko otsailaren 11a, osteguna - 06:14etan eguneratua

Ion Goenaga, Miamiko Jai Alai frontoira jokatzera doan pilotari mutrikuarra.

Ion Goenaga, Miamiko Jai Alai frontoira jokatzera doan pilotari mutrikuarra.

Galería Noticia

Ion Goenaga, Miamiko Jai Alai frontoira jokatzera doan pilotari mutrikuarra.

mutriku- Ion Goenaga zortzi urterekin hasi zen zesta puntan jokatzen bere herriko Danok bat pilota eskolan. Ordutik ez du horrenbeste maite duen kirola laga. Aitor Andonegirekin bikotea osatuz, txapelketa ugari irabazi zituen kategoria ezberdinetan (horien artean Gipuzkoakoak eta Euskal Herrikoak). Orain senior mailara pasatzea suertatu zaio eta horrekin batera Miamiko Jai Alai frontoiko kinieletan parte hartzeko aukera. “Asko pentsatu gabe” hara joateko erabakia hartu du. Estatu Batuetan lan egiteko beharrezkoa den bisa heldu bezain pronto joango da hara baina horren aurretik herritarrek merezitako agurra eskaintzeko aukera izango dute datorren larunbatean, 22.00etan, Miruaitz frontoian. Hasteko, umeen arteko kiniela bat jokatuko da bertan eta horren ondoren Ionek berak Gabonetan Mexikon ospatu zen Munduko txapelketa irabazi zuen Lalo-Vasque Iparraldeko bikotearen aurka jokatuko du. Nola ez, lagun mina duen Aitor Andonegi izango du bere ondoan. Mutrikuar guztiak gonbidatuta daude.

Nola suertatu zaizu Miamiko Jai Alai frontoiko kinieletan jokatzeko aukera?

-Azaroan bueltan partida bat jokatu ondoren Ion Mendizabal Goixerri, Mutrikuko pilota eskolako entrenatzaileak, ea Miamira jokatzera joatea gustauko zitzaigun galdetu zigun eta aukera hori pentsatzeko. Handik denbora batera erantzun bat emateko eskatu zigun, Lejardi aurrelaria erretiratu behar zela eta ordezkoa behar zutelako. Asko pentsatu gabe baietz esan nuen.

Esan eta izan...

-Hala da bai, dagoeneko urte honetarako kontratua sinatu dut Miamiko Jai Alai frontoia kudeatzen duen enpresarekin eta bisaua heldu bezain pronto joango naiz hara. Urte hau igaro ondoren ikusiko dugu zer pasatzen den.

Ba al dago hantxe mutrikuarren bat gehiago zesta puntan jokatzen?

-Miamiko Jai Alain une honetan ez dago herriko inor jokatzen baina Daniako Jai Alain Asier Elezgarai Beitia eta Erik Mendizabal mutrikuarrak daude. Bi frontoiak Floridan daude eta batetik bestera ordu erdiko bidaia besterik ez dago.

Hala ere, kontakturen bat izango duzu Miamin, ezta?

-Bai, Goixerriren bidez Miamin jokatzen duen Ruben Gonzalez Aizarnakin kontaktatu nuen eta berarekin biziko naiz. Gainera, hilabete bat pasatzera etorri zen Euskal Herrira eta egonaldi hori aprobetxatu genuen Mutrikun geratu eta ezagutzeko. Hortik aurrera kontaktua mantendu dugu telefonoren bidez.

Nola egiten diozu aurre erronka berri honi?

-Ilusio handiz eta ikasteko helburuarekin. Badakit hasiera ez dela erraza izango baina egun osoa frontoian emango dut eta kinieletan parte hartzen duten jokalarien maila ona ikusita uste dut ikasteko aukera ezinhobea dudala aurretik.

Etxekoek zer esaten dizue?

-Beraientzat ere gogorra izango da ni etxetik Estatu Batuetara joatea baina hala ere animatu egiten didate. Azken batean, etxekoek nire erabakia dela esaten didate eta erabakitzen dudana errespetatuko dutela. Niretzat inportantea da etxekoen babesa sentitzea.

Eta lagunek?

-Esan nienean Miamira jokatzera joango nintzela sorpresa handia hartu zuten baina beraiek ere animatu didate.

Suposatzen dut hartutako erabakiarekin ikasketak alde batera laga behar izan dituzula, ezta?

-Bai, Batxilergoa eta selektibitatea gainditu ondoren Fabrikazio Mekanikoaren ziklo bat ikasteari ekin nion Markinan baina orain laga behar izan dut. Hala ere, Miamin ikasten jarraitzeko asmoa daukat;oraindik ez dakit zer ikasiko dudan bertan baina argi daukat nire formakuntzarekin jarraitu behar dudala.

Nolakoak izaten dira Miami eta Daniako frontoietan jokatzen diren kinielak?

-Miamiko Jai Alain jokatzen diren kinieletan zortzi bikote aritzen dira zesta puntan jokatzen, denak denen kontra eta tanto bakar batera. Irabazten duen bikoteak jokatzen jarraitzen du eta galtzen duenak... a la cola. Gero ere pilotari batek beste baten aurka jokatzen du, banaka.

Komentau duzu ikastera zoazela baina dirutxo bat irabazteko aukera ona izango da Miamikoa, ezta?

-Bai, bai. Nire helburua ikastea eta pilotaz disfrutatzea da baina ezin ukatu diru pixkat irabaztea gustatuko zitzaidala. Kontratuan agertzen denaz aparte kinieletan hiru bikote onenentzako diru-sariak ere badaude. Beraz, emaitza onak lortzeko ahalegin guztiak egin beharko.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik maiteena Uda partean asko gustatzen zait Burumendiko txiringitora joatea. Lasai egoteko oso leku aproposa da eta.

Paisaia bat Arnoko gainatik dauden kostaldeko bistak ikusgarriak dira.

Festa edo ospakizun bat Kalbaixo eguna. Lagun artean asko disfrutatzen dut egun hori.

Mendi bat Arno bera, gertutasunagatik bada ere.

Hondartza bat La Concha. Uste dut Gipuzkoako hondartzarik ederrena hori dela.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902