Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usurbilgo eguneko zentroak sei plaza gehiago izango ditu

Gaur egun hamabi plaza daude eta martxoan egoiliar berriak sartuko dira

Aitziber Muga - 2016(e)ko otsailaren 11a, osteguna - 06:14etan eguneratua

Alkatea, bizkarrez, langile batekin eta egoiliarrekin hizketan handitu berri duten gelan.

Alkatea, bizkarrez, langile batekin eta egoiliarrekin hizketan handitu berri duten gelan.

Galería Noticia

Alkatea, bizkarrez, langile batekin eta egoiliarrekin hizketan handitu berri duten gelan.

Usurbil- Usurbilek zenbait egoki-tzapen egin ditu Puntapax eguneko zentroan sei plaza gehiago izateko. Honela, martxotik aurrera zerbi-tzu hau 18 herritarrek erabili ahal izango dute. Usurbilgo alkateak, Xabier Arregik, atzo egoitzara egindako bisita batean aditzera eman zuenez, “eraikin honen desberdintasuna alde batean eguneko zentroa eta bestean haurtzaindegia dituela da. Azken urtetan eguneko zentroaren eskaria handitu egin da, haur-tzaindegikoa beheraka egin duen bitartean”. Gauzak horrela, Haur Eskolako gela bat adinduek bere ariketak egiteko egokitu dute.

Era berean, jangela eta gaur egungo ariketa eta deskantso gela bana-tzen zuen pareta bota egin dute eta guztia egoitza handi batean bihurtu dute. Lan hauek aurrera eramateko Usurbilgo Udalak Foru Aldundiaren diru laguntza jaso zuen iaz.

Handitzearekin, gaur gaurko Eguneko Zentroa kudeatzen duen GSR enpresak langile bat gehituko du beharrei behar bezala erantzuteko.

Konkretuki, egun zentroak dauzkan 143 metro karratuei, planta bereko beste 60 metro karratu gehituko zaizkie, bi espaziotan: 53 metroko jardueretarako gela handi bat eta beste zazpi metro karratuko garbigela bat. Haur eskolako eta zentroko erabiltzaileek, pasaerako espazio komun bat izango dute toki horretan.

Eguneko zentroko koordinatzaileak azaldu zuenez, “jakina da belaunaldi arteko esperientziak denentzat direla onuragarriak: adinekoak biziberritu egiten dira, autoestimua hobetzen dute eta umeen alaitasuna eta barrea kutsa-tzen zaie. Hilean behin, esperien-tzia intergenerazionalen bidez, zaharren ezagutzatik ere ikasten dute haurrek”.

Puntapax eguneko zentroa 2003ko azaroan ireki zen lanegunetarako zortzi plazekin. Denbora batera, hamabi plaza izatera pasa zen eta beste sei plaza jarri ziren asteburuetarako. Bitarte honetan 55 herritar pasa dira bertatik.

Azken bost urtetako datu batzuk kontuan hartuta, batez besteko eskatzaileen adina jaitsi egin da eta zerbitzuaren beharra goiztiarragoa izatera pasa da. “Honek eskaera kopurua handitzea suposatu du eta aldi berean itxarote denbora luza-tzea”, azaldu zuten Udaletik.

2015eko datuak kontuan hartuta, sartzeko bederatzi eskaera egon dira eta bi baja. Gaur egun Orioko zentroan bost usurbildar daude, Hernanin beste bat eta bi itxarote zerrendan. Herritik kanpo dauden egoiliarren artean bost interesaturik daude Usurbilen zabalduko diren plaza berri bat hartzearekin. Beraz, seigarren plaza itxarote zerrendan dagoen beste batek okupatuko du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902