Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Barne Produktu Gordina (BPG)

Turismoak %5,9ko ekarpena egin zion 2014an EAEko ekonomiari

2016(e)ko otsailaren 11a, osteguna - 12:55etan eguneratua

Jóvenes en Bilbao.o

Jóvenes en Bilbao. (Zigor Alkorta)

Galería Noticia

Jóvenes en Bilbao.o

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 3.922 milioi euro gastatu ziren turismoan 2014. urtean, hau da, urte horretako Barne Produktu Gordinaren (BPG) %5,9, 2013an baino hamarren bat gehiago. 2010etik bost hamarren gehitu da turismoaren ekarpena EAEko ekonomiara, eta goia, 2014an jo zuen, Eustaten datuen arabera.

BILBO. Turismo hartzaileagatik izan da gehikuntza ia bere osotasunean, alegia, EAEn Espainiako Estatuko edo beste herrialde batzuetako pertsonek egindako gastuagatik. Multzo hori handituz joan da gastuaren osotasunean, 2014an %50,5era iritsiz;aurreneko aldiz handiagoa izan da gastuaren beste osagaiak baino. 2010etik 2014ra, turismo hartzailearen ekarpena %3,2 puntuz gehitu da.

EAEn bizi diren turista eta txangolariek, enpresek eta euskal administrazio publikoek eginiko gastu turistikoa, hau da, gastu turistikoaren beste osagaiak, %49,5 izan zen 2014an, eta 2010etik aurrera pisua galduz joan da urtero.

Gastu turistikoan, txangolariek egina nabarmendu da (bidaiariak ez du gaua etxetik kanpo egiten), bai EAEko egoiliarrena, bai Estatuko zein beste herrialde batzuetakoek egina.

Halaber, EAEn azpimarragarria da kanporako turismoaren garrantzia (euskal hiritarren erkidegotik kanporako bidaia eta txangoak), hartzailearen (erkidegoan bizi ez direnen bidaia eta txangoak Euskadin zehar) aldean;horrek 2.172 milioi euroko defizita ekarri zuen 2014an, hau da, BPGren %3,2. 2010-2014 bitartean saldoa gutxitu egin da turismo hartzailearen goranzko dinamismoagatik.

LURRALDEAK

EAEko hiru lurraldeetan hazi zen turismoaren garrantzi ekonomikoa 2014an. Zehazki, Bizkaian gastu osoaren %43,9 egin zen 2014an, Gipuzkoan %41,7, eta Araban %14,4. 2013ren aldean, Gipuzkoan %4,0ko gehikuntza izan zen, Bizkaian %2,6koa, eta Araban %2,2koa.

Gipuzkoan izan da -batez ere Donostian eta kostaldean- turismo tradizio sendoena, baina urterik urte, Bizkaiak gero eta protagonismo handiagoa hartu du, gastuan igartzen delarik.

Horrela, Gipuzkoan du oraindik ere turismoak pisurik handiena ekonomian, beste bi lurraldeen protagonismoa goranzkoa izan arren. Zehazki, 2014an, gastu turistikoa BPGren %7,4 izan zen Gipuzkoan (historiako gorena), %5,1 Bizkaian (historiako gorena ere), eta %5,2 Araban.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902