Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Zazpi egun edo...

Maddalen Iriarte - Jueves, 11 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Zazpi egun irauten omen du gripeak ezer hartu gabe eta kalenturarentzat zerbait hartuta astebete. Horixe da panorama. Medikuek argi eta garbi uzten dute eta gainera azpimarratzen dute beraien begiradapean ez bada, ez besterik hartzeko. Ez dela behar, ez dela eraginkorra, antibiotikoak erresistentziak eragiten ari direla. Hortik aurrera aurtengo gripearen klubeko partaide izan zaretenek badakizue zer dagoen... kalentura, ondoeza, tripako mina, eztarrikoa, eztula. Nik zazpi egun edo astebete baino gutxiago egon nahiko nukeenez, ibuprofenoa eta parazetamola hartzen ari naiz baina, oro har, konbentzitu beharra izango dut astebete edo zazpi egun beharko dituela nire gorpu-tzak bere onera etortzeko. Sinistu beharko dut nire gorputza neroni baino azkarragoa dela eta horrela eskatuko didala eta eragotzi egingo didala eguneroko martxa. Bizi dugun mundu eroan, dena presaka egiten dugu eta iruditzen zaigu gripeak ere ulertu beharko lukeela gure presa. Hori alde batetik;bestetik, langile zenbaiti gertatzen zaio, eta ez da nire kasua, gaixo daudelako baja hartu eta lehenengo egunetan ez dutela kobratzen, beraz eztulka eta birusak barreiatuz joango dira lanera, dirua kentzea nahi ez badute. Beraz, haiei medikuak zazpi egunena esaten dienean, grazia egingo die. Gauza bera mutuak hiru egunera deika hasten direnean. Mutuatik deitzen dutenean ez da argi egoten nork deitzen duen, norekin ari zaren, gaixorik zauden heinean zure intimitatea gordeko duen eta, batez ere, argi geratzen dena da osasuna ez dela inportantea. Zazpi egunekoa falazia iruditzen zaiela, edo ez zutela fakultate berean ikasi.

Gurean bete betean harrapatu gaitu eta gutxi falta da etxeko guztiak gaixo egon gaitezen. Zaila egiten ari zait gaurko hau osatzea. Likidoak eta deskantsua. Horretan saiatuko naiz eta astebete barru berriro ere zuekin naizenean espero dut honetan geratua izango dela, konplikaziorik gabe. Gripea duzuen guztioi, besarkada.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902