Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Lapatx

jabier altuna, azpeitiko eaj-pnvren izenean - 2016(e)ko otsailaren 11a, osteguna - 06:13etan eguneratua

Azkoitiko Bilduko Gaizka Larrañaga bozeramaileak joan den astean Azkoitian izan zuten bilkuran hau esan zuen: “Nik badut konstantzia Azpeitiko alkateak zabortegia irekita mantentzea nahi duela”.

Grabatuta dago, hitzez hitz horixe esan zuen, ez dugu ezer asmatu. Guk ere badakigu hori horrela dela. Joan den eguneko prentsaurrekoan azpeitiarrentzat Kantabriakoak jaso behar duten konpentsazio ekonomiko berdina eskatzeak (96 euro/tonako) garbi adierazten du hori. Zabortegia urtebete luzatzearen truke, antzeko prezio bat kobratzea espero zuen.

Orain dauka ixteko aukera. Hainbeste kezkatzen badio azpeitiarron osasunak, zeren zain dago? Zertara dator orain balizko herri galdeketarekin bazterrak nahastera?;zergatik galdeketa horretan herriak jasoko lituzkeen etekin ekonomikoak aipa-tzen ditu? Gu galdeketa egitearen alde gaude baina alkateak bere eran-tzukizuna estaltzeko atera duela iruditzen zaigu.

Mankomunitateko gehiengoaren eta udaletxeko zinegotzi guztien adostasuna eta babesa du; berak du ardura, berak du eskumena. Ez dugu uste herrian inork ezer leporatuko dionik. Lapatx itxi dezala era ordenatuan eta hobe Foru Aldundiarekin adostuta, ez egun batetik bestera.

Azpeitian ez da erabaki antipopularra izango, ez da oso ausarta izan behar erabakia hartzeko. Bere ardura da. Bete dezala.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902