Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
hamabost artisten lanak erakusten dira

Erakusketa ‘espekulatiboa’ ondu dute Azkuna Zentroan

Iñaki Mendizabal Elordi - 2016(e)ko otsailaren 11a, osteguna - 06:07etan eguneratua

Artistak eta Alondegiko arduradunak, bisitariei erakusketa esplikatzen.Argazkia: José Mari Martínez

Artistak eta Alondegiko arduradunak, bisitariei erakusketa esplikatzen.Argazkia: José Mari Martínez

Galería Noticia

Artistak eta Alondegiko arduradunak, bisitariei erakusketa esplikatzen.Argazkia: José Mari Martínez

BILBO- Ekonomia eta politika hitzak uztartzen dituen talde-erakusketa erraldoia aurkeztu du Azkuna Zentroak. Bertan, nazioarteko hamabost artista desberdinen lanak erakusten dira, “bi urteko lan-prozesua”, egileek beraiek atzo azpimarratu zuten legez. “Harro gaude Castillo/corrales komisarioek antolatutako Fluxesfeverfuturesfictionerakusketa hau aurkezterakoan. Guadalupe Etxebarriak proposatu zigun, aspaldi, ekonomia eta artearen inguruko zerbait egitea. Eta, bidea gaitza eta luzea izan den arren, hona hemen fruitua”, esan zuen Azkuna Zentroko zuzendari Lourdes Fernándezek.

Erakusketa bera azaltzea ez da kontu erraza, titulutik hasita: Fluxesfeverfuturesfiction. Horrela adierazi zuten Joachim Hamou eta Thomas Boutoux komisarioek (Castillo/ corrales taldekoak). “Nahi genuen zerbait berria, berba berri bat erakusketaren dimentsio espekulatiboa adieraziko zuena, eta, aldi berean, aurrera begira gaudela erakutsiko zuena. Hau da, gure oraingo lana etorkizuneko lanean oinarrituta dagoela agertu nahi genuen, modu batean. Tituluaren hitz bakoitza bereizten badugu, dena dator interesatzen zaigun mundutik edo munduetatik”, esan zuen Thomas Boutouxek.

Hortaz, erakusketak oraina du hizpide, “gure gizartea, gure existentzia ulertzeko funtsezkoa den osagai bat, hala nola ekonomia. Gurea bezalako gizarte kapitalista batean, ekonomia nonahi eta noiznahi dago agerian. Gure ohiturek eta jokabideek, gure presentziak berak ekonomia dute jomuga, eta ekonomiaren mende daude”. “Ikerketa prozesu handi baten ondorioa da erakusketa hau -azaldu zuen Boutouxek-, erakutsi nahi genuen artistok ekonomiaz dakiguna, baina, batez ere, artistok ekonomiaz ez dakiguna. Eta, aldi berean, jendearengan ekonomiak probokatzen dituen sentsazioak eta estimuak erakutsi. Honela, artista gazteen lanekin osatu dugu proiektua, bizi dugun egoera islatuz”.

Aldi berean, Joachim Hamouk espazioaren posibilitate eta ardurei buruz jardun zuen: “Erronka handia izan da, leku hau itzela baita, oso handia;horregatik, erakusketaren parte bihurtu dugu Azkuna Zentroko espazioa bera. Jendeak lan multimedia asko ikusiko du, horrek lekuaren atmosfera aldatzen duela aldiro”. “Guk nahi duguna da bisitariak obrak sentitzea, atmosfera hori sentitzea, pieza desberdinek inguratzen duten bitartean”, gaineratu zuen Boutouxek.

Erakusketa berrian parte hartzera gonbidatutako artistek ekonomia eta politika modernoaren esparruko diskurtsoetan aztertzen diren auziak landu dituzte. Camille Blatrix, Nina Canell, Paul Chan, June Crespo, Abraham Cruzvillegas, Melanie Gilligan, Pablo Marte, Sidsel Meineche Hansen, Morag Keil eta Georgie Nettell, Nina Könneman, Jean-Luc Moulène, Lili Reynaud-Dewar eta Macon, eta Jason Simon artistek parte hartu dute proiektuan. Tartean, June Crespo bilbotarraren lana ikusteko aukera dago: “Niretzat konnotazio sexualak dituen titulua jarri diot instalazioari, eta zapuztutako gorputz bat birkolokatzen da bertan, elementu kontrajarriekin lagunduta”, esan du artistak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902