Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ostegun honetatik eta otsailaren 20ra bitartean

Basque Audiovisualek ikus-entzunezko 32 euskal proiektu eramango ditu Berlinalera

EUROPA PRESS - 2016(e)ko otsailaren 11a, osteguna - 11:15etan eguneratua

Basque Audiovisual ikus-entzunezko euskal sektorearen marka Berlinale Berlingo Nazioarteko Zinemaldian izango da, Eusko Jaurlaritzaren eta Zineuskadi elkartearen eskutik, eta, ostegun honetatik eta otsailaren 20ra bitartean, ikus-entzunezko 32 euskal proiektuk osatzen duten katalogo zabala aurkeztu eta ezagutaraziko du Alemaniako hiriburuan.

BILBO. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak jakinarazi duenez, 22 ekoiztetxeren lanak dira, dokumentalak edo fikziozko film luzeak gehienbat, eta oso fase ezberdinetan daudenak -amaiturik batzuk, garapenean, produkzioan edo postprodukzioan sarturik beste batzuk-, baina euren lanentzat koprodukzioa, banaketa edo salmentarako kontaktuak bilatzeko aukera izango dute guztiek.

Helburu horretarako, lan agenda ondo loturik darama euskal ordezkaritzak Berlinalera. Eusko Jaurlaritzak 'match maker' edo aholkulari bat jarri du Berlinen izango diren ikus-entzunezko sektoreko profesional hauen guztien esku. Figura honek, jaialdiak iraungo duen egunetarako, nazioarteko profesionalekin agenda profesional betea osatu die euskal ordezkariei, Berlinera daramatzaten proiektuentzat koprodukzio, banaketa edo salmenta bideak aurkitzeko lana errazteko asmoz.

Harreman horietarako, gainera, Euskadik bere espazio fisiko propioa edo lanerako gunea izango du European Film Market Berlinalen industriari eskaintzen zaion plaza ezagunean. Harremanetarako, lan bileratarako edo aurkezpenetarako egokitutako espazioa izango da.

FILMAZIOAK ERAKARRI

Halaber, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Film Commission elkarteekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) zinema filmazioetarako dauden lokalizazioen berri ere emango da Berlinalen. Ekimen honen helburua da kanpoko ekoizleek eta zinema zuzendariek EAE aukeratzea lanak filmatzeko garaian.

Horretarako, lokalizazioak erakusteaz gain, EAEk eskaintzen dituen abantailen berri ere emango da, besteak beste, abantaila fiskalak, baliabide profesionalak, industria azpiegitura eta ikus-entzunezko zerbitzuak.

Gainera, "Glocal Cinema: big stories, small countries" Donostia Zinemaldian hasi zen egitasmoaren bigarren saioa egingo da Berlinalen. Manifestu hori sinatu zuten 15 herrialde eta eskualdetako institutu zinematografikoen ordezkariak berriro elkartuko dira, etorkizuneko bide orria zehazteko, tartean Clara Montero Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria eta Ainhoa González Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko arduraduna. Bilera otsailaren 16an izango da.

Manifestua sinatu zutenen helburua hizkuntza ez hegemonikoetan egiten den zinema produkzioa sustatzea da. Donostiako bileran esperientziak trukatu eta kooperazio bideak garatu ostean, lehen bilera horri jarraipena emango zaio Berlinalen.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902