Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Edozein tokira bidaiatu dezakezu liburu batekin”

Gaztetxoen artean irarkuletasuna susatzeko kanpaina bultzatu du Editoreen Elkarteak

Juan G. Andrés - 2016(e)ko otsailaren 10a, asteazkena - 06:16etan eguneratua

Jexux Mari Mujika eta Ana Urrestarazu, atzo.

Jexux Mari Mujika eta Ana Urrestarazu, atzo. (Ruben Plaza)

Galería Noticia

Jexux Mari Mujika eta Ana Urrestarazu, atzo.

Donostia- Gaztetxoen artean “irakurletasuna susatzeko” asmoz, Airakurriizeneko kanpaina bultzatu du Euskal Editoreen Elkarteak. Horri esker, DBHko 2. mailako ikasleek literatur kritikari bihurtzeko aukera izango dute eta irakurri dituzten liburuei buruzko iruzkinak bidaliz gero, liburu-sorta irabazi ahal izango dute.

Jexux Mari Mujika elkarteko presidenteak atzo aipatu zuenez, “gizaki kulturaduna izateko ezinbesteko erreminta da” literatura eta, gainara, “hizkuntzarekin gozatzen ere lagundu dezake”. “Ez dugu nahi ikasle berrientzat euskara eskolako gela eta ikaslanetako tresna eta modu soil gerta dadin. Euskaraz bizitzeko zoria lor dezaten nahi dugu, euskerarekin gozatzen asma dezaten”, nabarmendu zuen.

Horregatik, Airakurriekimenarekin Euskal Herriko ikastetxe guztietara jo eta ikasle bakoitzari hegaldi baterako ontziratze-txartel moduko bat bidali zaie amu gisa. Kanpainak “bidaia eta abentura” ditu ardatz, “nahi duzun tokira bidaiatzeko aukera izugarria baita liburua”. Elkarteko Ana Urrestarazuk azaldu zuenez, kritika lehiaketa modura planteatu dute proiektua, 12-13 urteko gaztetxoak motibatu nahian. Euskarazko zenbait liburu gomendatu dituzte airakurri.com webgunean baina iruzkinak edozein lanari buruzkoak izan daitezke. Testuak apirilaren 15era arte bidaltzea badago eta apirilaren 23an, Liburuaren egunean, jakinaraziko dute emaitza. Iruzkin onena idazten duen ikasleak liburu-sorta bat eta tablet bat irabaziko ditu, eta ikastetxeak ere beste liburu-sorta bat eskuratuko du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902