Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zumaiako XXXII. Herri Lasterketa, otsailaren 20an

Helduen lasterketan bi distantzia izango dira aukeran, eta patinen lasterketa, berriz, ekainean lehiatuko da

2016(e)ko otsailaren 9a, asteartea - 06:12etan eguneratua

zumaia- Zumaiako lasterketak aurten ere ez du hutsik egingo eta Zumaiako Udalak eta Zumea elkarteak XXXII. edizioa antolatu dute datorren otsailaren 20rako. Hala, haur zumaiarrek eta helduek lasterketa herrikoian parte hartzeko aukera izango dute. Arratsaldeko 15.45ean haurren lasterketa jokatuko da, eta jarraian, 17.00etan, helduen lasterketaren ordua helduko da. Nagusien lasterketan bi distantzia izango dira aukeran: batetik, 5,6 kilometrokoa, eta bestetik, 10,2 kilometrokoa. Sari banaketa, berriz, arratsaldeko 18.30ean izango da.

Lasterketaren ibilbideari dagokionez, ez da inolako aldaketarik izango, eta lasterketaren irteera nahiz helmuga Beheko plazan izango da. Bestalde, Fran Aizpuruak, Kirol Patronatuko kirol teknikariak, adierazi duenez, aldaketa garrantzitsu bat izango da aurtengoan: “Herri lasterketaz gain, egun berean patinen lasterketa ere egin izan dugu aurreko urteetan, baina aurtengoan beste egun batera pasatu dugu patinen lasterketa;izan ere, eguraldia dela eta, askotan erortzeko arriskua egoten da, eta oraindik eguna erabaki gabe dagoen arren, ekainean egingo da”.

izen-ematea, zabalikOhi bezala, haurren lasterketa doakoa izango da, eta helduek, berriz, 11 euro ordaindu beharko dituzte lasterketa motzerako, eta luzerako, 13. Egun berean izena emanez gero, ordea, 13 eta 15 ordaindu beharko dira, hurrenez hurren. Lasterketan parte hartu nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete www.herrikrosa.eus web gunean, eta dortsal-txipa proba egunean eskuratu ahal izango da itsaskiroldegian (9.00etatik 13.00etara eta 14.30etik 16.30era).

Sari-banaketa 18.30ean izango da eta maila bakoitzeko (emakumezko eta gizonezko) lehenengoei garaikorra emango zaie, baina gainontzeko parte-hartzaileak ez dira esku hutsik joango, partaide guztientzat izango baitira opariak. Horretaz gain, zozketak ere izango dira. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902