Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mugi, mugi Astelenita!

Aisialdi taldeetako 1.300 haur eta helduk musikaz eta dantzaz zipriztindu zituzten atzo Tolosako kaleak, aspaldian izan den Astelenita eguzkitsuenean. Gaur Inauterietako azken eguna izango dute tolosarrek.

Marta San Sebastianen erreportajea. Gorka Estradaren argazkiak - Martes, 9 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Mugi, mugi astelenita!

(n.g)

GaleríaTolosako Inauteriak

  • Mugi, mugi astelenita!
  • Ttenttek taldeko kideak, Adams familian bihurtuta.
  • Txiribitu taldeko 'tuti-frutia'.
  • Atzokoan ere ez ziren faltatu era guztitako animaliak Tolosan.
  • 'Arrastaka'irristaketa taldea Tolosako kaleetan ibili zen.
  • Tximino bikote honek ere Astelenitako giroarekin gozatu zuen.
  • Haurrek ederki pasatzen dute Inauterietan.
  • Pailazo sudur-gorriak beti dira ongi etorriak Tolosan.
  • Kazkabarra taldeko barazki txikiak dantzan.
  • Atsedena taldeko partaideak, Lehoi Erregea filmako pertsonaiez jantzita.
  • San Bernardo taldeko dantzariak, irlandarrez mozorrotuta.
  • Lehoi Erregea filmako Rafiki pertsonaia, ikusleen begiradapean dantzan.
  • Adams familiako lagun-kuadrilla, irribarretsu.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Igandean bai, eta atzokoan ere bai. Eguzkia gailendu zen Tolosan atzo, eta aisidaldi taldeek aspaldi merezitako eguna izan zuten opari. Denera 1.300 haur eta helduk kolorez zipriztindu zituzten kale eta zoko guztiak, dantzaren eta musikaren bitartez. Astelenitarekin gorpu-tza mugitu ostean, gaur Tolosan Inauterietako azken eguna izango dute. Mozorroak jantzi, irudimenari muga guztiak kendu eta ondo pasatzeko azken aukera izango da.

Pinguinoak hotzaren lagunak dira, baina atzokoan eguzkiarekin “urtu” behar izan zuten Tolosako kaleetan. Aurten Kirikiño aisialdi taldeak pinguino dotoreen mozorroa aukeratu zuen, pajarita eta guzti, azken urteetako eguraldi eskasa ikusita, eta batek baino gehiagok sekulako beroa pasa zuen. “Eguzkia atera zaigu eta oso gustura gabiltza, ura edan eta edan... Euria egingo zuela uste genuen eta haurrentzat plastikoak erosi genituen, baina ez du axola, hurrengo urterako gordeko ditugu!”, zioen Iñigo Moreno begiraleak.

Aurrez pentsatu behar izaten dira mozorroak eta pentsatutako jantziarekin ondo pasatzea besterik ez zaie geratzen. “Urtero irailean begiraleen asteburupasa egiten dugu eta gaiak pentsatzen hasten gara. Ondoren, Gabonetan erabakitzen dugu eta segituan entseguekin hasten gara”, azaldu zuen Kirikiñoko begiraleak.

Laskorain Ikastolako Kazkabarra taldea jendetsuena izaten da eta aurten ere horrela izan da. Denera 460 lagun aritu ziren dantzan, animaliaz eta barazkiz jantzita, atzo Kazkabarra baserrian bilakatu baitzen. “50 begirale gara, eta haur eta laguntzaileen artean 400 inguru. Batzuk animaliaz atera nahi zuten eta beste ba-tzuk barazkiz, eta azkenean nahasketa bat egitea pentsatu genuen”, esan zuen Itsaso Roteta taldeko ordezkariak. Oihalen prezioa, jantziak... eta gauza asko kontutan hartu behar dituzte, Kazkabarraren kasuan diseinuak egiteaz ere beraiek arduratzen baitira. “Haurrek egun polita pasatzea da helburua eta oroitzapen ona izatea”, gaineratu zuen Rotetak.

San Bernardo skout taldea ipotx irlandesez atera zen, lau kolorez desberdinduta. 36 urte daramatzate Inauterietako Astelenitan dantzan ateratzen. “Hilabete lehenago hasten gara entseguak egiten, larunbatetan. Mozorroa egiterakoan irizpide finkorik ez dugu izaten, idei-zaparrada egiten dugu begiraleon artean eta azkenean ideia bat aukeratzen dugu”, esan zuen Julen Irazusta begiraleak.

Sinba, Timon, Punba, Rafiki... Errege Lehoia pelikulako pertsonaiek kolorez jantzi zituzten Tolosako kaleak atzo, Atsedena taldearen eskutik. Ibai Luque begiraleak azaldutakoaren arabera, pelikula eta musikalaren arteko zerbait egin nahi izan zuten. “Zaila izaten da urtero ideia berriak izatea, gaiak ez errepikatzea eta berritzaileak izatea, baina gu saiatzen gara. Disneyko pertsonaiak eta marrazki bizidunak asko gustatzen zaizkigu eta hortik jotzen dugu askotan”, onartu zuen Luquek.

Adams familia ere osorik Tolosan izan zen atzo, Ttenttek aisialdi taldearen gonbidapenarekin. 100 kide inguruk koreografia politak eskaini zituzten eguzkipean eta ikusleek eurekin gozatzeko aukera izan zuten. Ibarrako Txiribitu taldea ere urtero Tolosan izaten da eta aurten proposamen freskagarriarekin, tuti-fruti erakargarria osatu baitzuten ibartarrek.

GAUR ASTEARTITA. Bukatu da, bukatu da...

Azken eguna.Ondo disfrutatzeko aukera eskaini dute aurtengo Inauteriek, eta ez da gutxi! Gainera, oraindik ez da festa amaitu. Tolosarrek gaur izango dute azken eguna, Asteartita, eta Inauteriak borobiltzeko aukera izango da.

Alborada ez da faltako, urtero bezala, eta pattar-zezena ere ez, goizean goiz. 11.00etan plaza Berrian sokamuturra izango da eta 12.00etan txarangen bilkura Lopez Mendizabal plazan (euria eginez gero, Berdura plazan). Arratsaldean, 15.45ean, txistulariek Idiarena pieza joz egingo dute ohiko ibilbidea eta 16.30ean zezenak izango dira zezen plazan. Berdura plazako dantzaldia 19.00etan izango da eta sardinaren agurra, 23.00etan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902