Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ehunka proiektu dituzte martxan

Kukuxumusuko langileek ez dute liskarrik nahi, lanean jarraitu baizik

Kukuxumusuko langileek gutun bat bidali dute komunikabideetara ehunka proiektu dituztela martxan adierazteko eta liskar gehiago nahi ez dutela esateko, lanean jarraitu baizik.

EP - 2016(e)ko otsailaren 8a, astelehena - 11:10etan eguneratua

Imagen de la plantilla de Kukuxumusu.

Imagen de la plantilla de Kukuxumusu. (Cedida)

Galería Noticia

Imagen de la plantilla de Kukuxumusu.

Azkeneko asteetan sortu den polemika eta gero, eta Mikel Urmenetak (Kukuxumusuko fundatzaileetako bat) abiarazitako proiektu berriarekin, langileek diote egun hauek arraroak izan direla bulegoan.

IRUÑEA. "Kukuxumusu askoren ahotan egon da, ia komunikabide guztietan azaldu da, sare sozialek hortaz hitz egin dute, dagoeneko mundu guztiak entzun du zer pasa den... Zurrumurru burrunbatsu honetan egon gara Kukuxumusuko langile guztiok, pena, mina eta kezkarekin", adierazi dute.

"Guri inork ez digu ezer galdetu, inork ez gaitu irrati saio bakar batetara eraman gure iritzia emateko, inork ez gaitu telebistara eraman, inork ez daki, gure familiek eta lagunek salbu, nola bizitu dugun egoera hau. Minduta gaude, gu ere Kukuxumusu baikara. Guk ere marka hau eraiki dugu. Guk ere marraztu dugu, diseinatu dugu, idatzi dugu, gehitu dugu, pentsatu dugu, asmatu dugu edo sortu dugu. Hala izan arren, inoiz gutaz ezer entzun ez duen jendeak, edo gure ardurak, merituak eta ekarpenak zeintzuk izan diren jakiteaz arduratu ez denak, hiltzat eman gaitu bizitzan ezagutu gabe ere", azaldu dute.

"Batzuk ia bi hamarkada daramatzagu hemen, beste batzuk iritsi berriak gara, beste batzuk duela hiru urte bidean gelditu ziren kaleratuak izan baitziren;baina onean eta txarrean, guztiok -orain gaudenok, lehen zeudenak eta orain doazenak- Kukuxumusu gaur egun den bezala izaten lagundu dugu, ez baitago bakarrik eraikitzen den proiektu edo marrazkirik".

"Gu ere Kukuxumusu gara eta hala izaten jarraituko dugu. Dendetako gure lankide batek inork baino hobeto esan zuen Facebookeko bere profilean duela egun batzuk: 'Ez naiz famatua ezta komunikabideen interesekoa ere (...) baina enpresa honetan gauzak ondo egiteko ahalegina egiten jarraitzen dut. Gure denda ofizial batetara sartzen zaretenean irribarre batekin jasotzen zaituztetena naiz, egun txar bat izan badut ere. Apaltasunez, errespetuz eta maitasunez hartzen saiatzen naiz Kukuxumusuko bezeroa izatea erabakitzen duzuenean, nire lankide guztiek egiten duten bezala'. Gure sentsazioa ezin hobeto laburtzen du", diote langileek.

Azken urteetan bizitakoaren ondoren, egonkortasun minimo bat lortzeko zortea izan dutela esan dute. "Baina egun hauetan lapurtu egin digute. Eta errekuperatu egin nahi dugu. Ehunka proiektu ditugu martxan, ideia pila bat eta lanean jarraitzeko gogo asko marka honek aurrera egin dezan, jarraitzen gaituzten eta maite gaituzten ehun-milaka pertsonen marka, bizitza pixka bat zoriontsuagoa egin diegulako. Azken hau gutxitan da albiste, baina gure eguneroko lanari zentzua ematen dio".

"Gure lankideak zioen bezala, irribarre batekin jarraituko dugu eta gauzak ondo egiteko ahalegin guztia egingo dugu. Ez dugu liskar gehiagorik nahi, lana besterik ez dugu egin nahi. Eta egiten jarraituko dugu", adierazi dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902