Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Langabezian dauden tituludun ekintzaileei zuzendutako proiektu bat jarri du martxan Mondragonek

EFE - 2016(e)ko otsailaren 8a, astelehena - 15:44etan eguneratua

DONOSTIA. Mondragon Unibertsitateak Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) proiektuaren bigarren edizioa jarri du martxan. Programa honi esker, langabezian dauden 15 gazte tituludunek enpresa euskaldunetan ekintzailetza edo inter-ekintzailetza proiektuak garatzeko aukera izango dute.

Unibertsitate horretako Business Acceleration Center eta Goi Eskola Politeknikoak sustatuta, enpresa-ekimenen sustapen prozesua indartzea du helburu proiektuak, inter-kooperazioaren bitartez sortutako negozio berrien sustapenarekin.


"Elkarrekin etorkizuna eraikitzeko izaera ekintzailea duten gazteen bila gabiltza" diote bi erakundeek. Dagoeneko deialdia irekita dago 17 eta 29 urte bitarteko gazteentzat eta martxoaren 15ean itxiko da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902