Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTUR HIRIBURUA

"2016 Irakurketa", irakurketa sustatzeko Kultur Hiriburuaren proiektua

EFE - 2016(e)ko otsailaren 8a, astelehena - 16:18etan eguneratua

"2016 Irakurketa"-ren aurkezpena.

"2016 Irakurketa"-ren aurkezpena. (Ruben Plaza)

Galería Noticia

"2016 Irakurketa"-ren aurkezpena.

DONOSTIA. Donostiako eta Gipuzkoako zenbait herritako liburutegi eta liburu-dendek liburu zerrenda bat osatu dute 366 ale gomendatuz. Urtean zehar bezero eta erabiltzaileen esku jarriko dituzte "2016 Lecturas-Irakurketa" proiektuaren barruan.

Ekimena ondorengoek osatuko dute: "Unibertso antagoniko"-etatik datozen idazleen arteko topaketa, munduan erreferente diren liburu-denden ordezkarien arteko nazioarteko bilera, eta literatura-mapa baten osaketa, ipuin eta nobeletan agertzen diren Donostiako lekuak markatuz.

Gaur aurkeztu dute prentsaurreko batean "2016 Irakurketa" proiektua. Bertan Xabier Paya, Donostia 2016ko kultur programaren zuzendaria, Andoni Arantzegi, Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Elkarteko lehendakaria, eta Arantza Urkia, Donostiako Liburutegi Sarearen arduraduna izan dira. Raquel Ares arkitektoak ere parte hartu du, Arquimaña estudioaren partetik, gomendatutako liburuak ipiniko diren erakusmahai diseinatzeaz arduratu dena.

Literatur genero guztietako 366 liburu dira eta urteko egun bakoitzeko bat gomendatzen da. Horiek guztiek Donostia 2016ko proiektuekin zerikusia dute, beraz, ez da ausazko aukeraketarik izan.

Liburu-saltzailek, liburuzainek eta argitaratzaileek proposatu dituzte liburuak. Ehun bat euskaraz dira, batzuk ingelesez daude eta gainontzekoak gazteleraz dira. Horien artean honakoak aurkitzen dira: "Nuestra Señora de París", "Hondar Artean-Entre Arenas", "Bake Ituna-Tratado de Paz", "Stop War Festibala", besteak beste.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902