Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Jakin miñez

Txomin Garmendia - Domingo, 7 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:16h

Galería Noticia

San Sebastian bezperan (Urtarrillaren 19’an) apaltzen, Adunako Aburuza sagardotegian gertatu giñan;eta jakin miña sortu zidaten apaldarrak bagenitula esan bear. Nortzuk? Bat, motosierrakin min artuta dagon Olasagasti aizkolaria;besoa sendatzen ondo ari zi-tzaiola esan zidan, egun orretan kendu zizkatela puntuak eta itxaropentsu zegon gizona. Atutxarekin izenpetuta zeukan apustua ere, ez dago bertan bera uzteko;“Nik ez dakit zeiñek irabaziko degun, baiña apustu latza izango dala bai Txomin”, zion. Ala izan dedilla eta onenak irabazi dezala.

Igeldoarrak ondoan zitun beste bi aizkolari, Lawrenze O’Toole 35 urteko australitarra bat, mutil bikaiña ala ere;eta bestea Iker Bizente l8 urteko otxagabitarra. Gazte au juzkatzen dute askok biarko aizkolari-tzan izar dizdiratsua. Piskat arritu ninduna izan zan, australitarrak ardoa eraten zula.

Izango ditu bere arrazoiak noski.

Australitar au eta Iker Bizenteren artean, artu-eman aundia dagola ematen du;orain dala urte batzuk australitarra emen ibillia omen dago len ere. Iker ere bai an, eta berriro martxoan omen dijoa urruti aietara. Agian, biak batera.

Ain zuzen, urtarrillaren 23’an Lakuntzan, Urrezko Aizkorako kanporaketa jokatu zan, australitarra eta Bizentek osatutako bikotea, Otaegi eta Looezen aurka. Bizentek eta irabazi zuten naiko errez, baiña australitarra etzan gustatu;asera berak eman zun eta lenengo enborra oso azkar bota zun, baiña laister jarri zan eziñean. Eta ori txanda librean lan geienak zituztela. Adibidez, ogei kanaerdiko ez lituzke bereala erdibituko ark. Izan ere, ango norgeiagokak enbor batera izaten omen dira eta orretarako daude gertututa.

Emengo erara ikasi naiean zabillela jakin gendun, baiña…? Iker Bizentek bai ikasiko ditu angoak eta emengoak, oraindik 18 urte besterik ez ditula. Diotenez , aizkolaria erruz omen dago Australin, bai ikuslea ere, edozein norgeiagokatan 5.000 ikusle izaten omen dira-ta. Emen ere ez degu aizkolari paltik, baiña ikusleak? Bukatu ziran Tolosako eta Azpeitiko zezen-plazak txikiegiak zirala-ta Donostikora joaten ziran garai aiek. Gastu aundiak ditun kirola da aizkolaritza, eta badet naiko bildur.

Oarra: Daniel Bizenteren semea degu Iker. Enborretik ezpala.

Aizkolaritza euskaldunaren

kirol maitea izanik,

garai batean ez gendun uste

emen besterik bazanik;

da orain berriz emen gabiltza

oker geundela esanik,

nolatan esan aizkorak ere

angok obeak ziranik?

Lan luzera gu menderatzen

ez leike asi nolanai,

baiña enbor bat ebakitzera

guk aieri ezin jarrai;

bakoitzak ditu bere oiturak

ibilli gaitezen ernai,

abilidade pranko badegu

arrokeria ere bai.

Australin eukalito ebaten

da emen berriz pagoan,

oraindik iñork ikasi ote du

zer diperentzi dagoan?

Diotenez egur mota ori

oso ugari dago an,

guk emengoan jarrai nai degu

da aiek berriz angoan.

Aitortu dezagun kiroletik

naiko aukera badala,

telebista ere tarteko degu

etxetik ikusi ala;

da euskaldunak ederbegira

sarri gertatzen gerala,

kontuan izan bestetan ere

aman semeak dirala.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902