Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Talo eguna ospatuko dute hilaren 14an Lasturren

Festa eguneko egitaraua abiatzeko, ‘Ametsen liburua’ lana aurkeztuko du Jokin Urainek

Domingo, 7 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:16h

deba- Izarraitz bizirik elkarteak Talo egunaren edizio berri bat antolatu du datorren iganderako Lasturren. Hori dela eta, egun horretan Debako nekazal auzora gerturatzen diren guztiek nahi beste talo dastatzeko aukera izango dute. Festa giroan, noski.

Eguneko egitarauari hasiera ona emateko, Jokin Urainek Ametsen liburua lana aukeztuko du gerturatzen diren guztien aurrean (11.30etan). Hortik aurrera, taloak egiten ikasteko tailerrak, taloen dastaketa, herri bazkaria, Zelailuzeko larrabehiak, errota martxan ikusteko aukera eta, nola ez, Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria izango dira.

Bazkarira joateko asmoa duten guztiek 943 199 033 telefonora dei dezakete izena emateko. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902