Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eskualdean, desfileak nonahi

Herri gehienek atzo bere egun handia bizi zuten eta konpartsek eta taldeek beren mozorroak jantzi zituzten

Erreportajea eta argazkia Aitziber Muga - Domingo, 7 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:16h

Andoain

Galería Noticia

Andoain

Atzo inauterien egun handia izan zen Buruntzaldeko herri gehienetan. Gainera, lehen ordutako eguzkiak lagundurik jai giroa nagusitu zen goizetik.

Lasarte-Orian eguerdirako herriko konpartsak Okendo plazan bildu ziren aurkezpena egiteko. Aurten inauterien gaitzat Itsasoa aukeratu zuten eta han ziren piratak, arran-tzaleak, eskimalak, igerilariak, hondartzara joaten diren turistak, itsas zaldiak, marmokak eta bestelako itsasoko animaliak. Arratsaldean karroza eta taldeen desfilea egin zuten.

Hernanin, haurrak izan ziren protagonistak. Azeri dantzaren ondoren poniak eta zezen txikiak izan zituzten Latsunbeberri auzoan eta arratsaldean gaztetxoek azken asteetan prestatu dituzten dantzen erakustaldia izan zen, Atsegindegiko Mozorro festan.

Urnietan arratsaldean kalejira San Joan plazatik abiatu zen, Bosko Anitz aisialdi taldeak antolatuta. Ondoren, karroza eta mozorroen desfilea burutu zen Idiazabal kalean Batukadak antolatuta, mozorroen lehiaketarekin amaiera emanez.

Usurbilen lanbideak izan zen aukeratutako gaia mozorroak aukera-tzeko. Arratsaldean Burrunbazale txarangaren atzetik jendea mozorrotua dantzan eta saltoka atera zen.

Andoainen goizetik hasi ziren talde desberdinak bere karrozekin ateratzen. Hauek janariz eta edariz bete-beterik zeuden arratsaldeko desfile handiko ordua iritsi arte denbora ondo pasatzeko asmoarekin. Urdaiazpiko hanka bat bere karabanan zeramatzatenak ere baziren.

Baina iragarri bezala, zita nagusia arratsaldean iritsi zen, non beren dantza eta musikarekin taldeek herriko kaleak alaitu zituzten.

Euskal Jaiak


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902