Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Brexit, Catexit, Eusexit

Bingen. Zupiria - Domingo, 7 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Espainiako gobernua osatzeko negoziazioei begira gaudela, arreta gutxi eskaini diogu Europan gertatzen ari den azkenaldiko notizia politikorik garrantzitsuenetako bati. Britainia Nagusian herritar asko daude Europar Batasunean jarraitzearen aurka eta ezinegon horri aurre egiteko helburuarekin Cameron lehen ministroak Europako kideekin dituen konpromisoak aldatzea eskatu du eta mehatxu egin du, bestela, Batasunetik ateratzea proposatuko duela datorren urtean egitekoa den erreferendumean. Brexit deitu diote, -Britainia, kanpora-. Cameron ezagutzen dutenek diote irabazteko helburuz deitzen dituela erreferendumak;hala egin zuela Eskoziaren kasuan eta horixe bera egin nahi duela Europari begira ere. Hori bai, eztabaida luze baten ondoren eta demokratikoki. Kontu honek baditu antzekotasunak, nire ustez, Euskadik eta Kataluniak Estatu espainiarrean duten egoerarekin, eta gai honek aktualitate osoa du Estatu barruan lurraldetasuna eta Kostizuzioaren aldaketa mahai gainean dauden une honetan. Kataluniak exit esan du, Estatu espainiarrean eroso egoteko biderik uzten ez diotelako. Eztabaidatu dezakegu moduez, gehiengoez eta izan duten seriotasunaz, baina argudio horiekin azpian dagoen arazoa ikusi nahi ez bada, kontuak ez du konponbiderik izango. Euskadik ere hainbat ahalegin egin ditu bere nortasunari eta herritarren nahiari erantzuna emango dion estatus berezi bat edukitzeko, orain arte alferrik. Catexit eta Eusexit planteatu behat ote da mehatxu modura?


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902