Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lezo, ‘Oroimen Ekintzen mapan’

Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearen esku jarri du gaiarekin erlazio duen dokumentazio guztia

Sábado, 6 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Lezo- Lezoko Udalak Gipuzkoako Oroimen Ekintzen Mapa egitasmoa gauzatzeko laguntza emango du. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak jarri du abian Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean.

Proiektu honen helburua oroimen historikoari lotuta dauden ekimen guztien mapa lortzea da, Lurralde Historikoan garatutako ekintzen ahalik eta mapa osatuena egitea.

Gauzak horrela, Aranzadi Zien-tzia Elkartea argitalpenak, mozioak, omenaldiak, ikerketa lanak eta bestelako dokumentazioa biltzeko ahaleginean ari da.

Ohar batean adierazi duenez, Lezoko Udalak begi onez hartu du egitasmoa, “Udalaren interesekoa ere badelako artxibo hori ahalik eta osatuena egotea”.

Udalak Aranzadi Elkarteari jarraian zehazten den dokumentazioa bidali dio: Lezon egin diren omenaldien argazkiak eta Udalak argitaraturiko Zigorturik. Ilunpetik argitara. Frankismoaren biktimak 1936-1945 liburua. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902