Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Giza Eskubideak ardatz izan ditu aurten Irungo Gazteen Udalbatzak

Sábado, 6 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

irun.Atzo goizean, Irungo Gazteen Udalbatza egin zen udaletxeko areto nagusian.Bertan, Giza Eskubideak izan zituzten eztabaidarako gai Toki Alai, La Salle, Txingudi eta Erain ikastetxeetako 349 ikasleren izenean zinegotzi papera bete zuten 25 gaztetxoek. Guztiek, azken hilabeteetan DBHko 3. mailako beraien geletan landu dituzten giza eskubideen inguruko proposamenak azaldu eta bozkatu zituzten, gero Udalari helarazteko. Harrera egin zieten Mónica Martínez Balore eta Giza Eskubideen arloko zinegotziak eta baita udaletxeko talde guztietako beste zenbait zinegotzik ere. Gazteen Udalbatza zuzenean jarraitu ahal izan zen atzo www.irun.org webgunearen bitartez. Argazkia: X.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902