Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur hasiko dira Inauteriak Zumaian

Ikastetxe eta ludotekako Inauteri festaren ondoren, Erdi Aroan girotutako kalejira izango da 18.30ean

2016(e)ko otsailaren 5a, ostirala - 06:14etan eguneratua

zumaia- Urola Kostan bihar ospatuko dituzte Inauteriak, baina Zumaian gaur emango diote hasiera jaiei, herriko ikastetxeetako eta ludotekako haurren Inauteri festekin. Ondoren, Musika Eskolak eta Udal Musika Bandak Erdi Aroan girotutako kalejira egingo dute (18.30). Baina, festa giro nagusia bihar helduko da Zumaiara. Hala, kalejira izango da kaleetan zehar (12.00), eta arratsaldeko 18.00etan Inauterietako mozorro festa izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Bertan, haurren mozorro lehiaketaren sariak banatuko dira. Bestalde, Zumai txarangaren kalejirak girotuko ditu kaleak 18.30etik aurrera, eta Oxford aretoan argazki txokoa egongo da. Hala, bertan jakinaraziko dira gazte eta helduen mozorro lehiaketako irabazleak (21.00). Bien bitartean, 19.30ean, Astindu elkartearen dantza-poteoa izango da, eta 22.30etik aurrera DJonekin disko-festa izango da kofradian.

zarautz, getaria eta orion, biharBestalde, Zarautzen txaranga izango da kaleetan eta haurrentzat musika-jolasen dinamizazioa Lege Zaharren enparantzan. Gainera, dantzaldia eta musika emanaldia izango dira Musika Plazan nahiz gaztelekuan arratsaldetik hasita.

Orion Bikamiotan hasiko da desfilea 17.00etan, eta Karela kiroldegian amaituko da. Bertan Ezten Giro musika taldearen kontzertua izango da. Getarian, berriz, mozorroen desfilea, Gure Txeruren dantzaldia, kalejira, eta diskofesta izango dira egunean zehar. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902