Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urola Erdiko herriak gaur murgilduko dira Inauterietan

Azpeitiko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu astearteko festa indartzeko

Jabi Leon - 2016(e)ko otsailaren 5a, ostirala - 06:14etan eguneratua

Azpeitiko Musika Bandako zuzendaria joan den urteko Inauterietako emanaldi bat gidatzen.

Azpeitiko Musika Bandako zuzendaria joan den urteko Inauterietako emanaldi bat gidatzen.

Galería Noticia

Azpeitiko Musika Bandako zuzendaria joan den urteko Inauterietako emanaldi bat gidatzen.

azpeitia- Urola Erdia gaur murgilduko da Inauterietan. Urtero legez, hainbat motatako ekintza ugari izango dira Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Errezil, Beizama eta Aizarnazabalen mozorroen festa ospatzeko.

Azkoitian umeen kalejira batek emango die gaur hasiera (16.00etan) Inauteriei eta horren ondoren haurrentzako merienda eta Egan taldearekin dantzaldia egongo dira plazan. Era berean, Inauteri festa izango da ludotekan (17.00etan) eta 12-17 urte bitarteko gazteentzako disko festa eta mozorro lehiaketa gaztelekuan (21.30etik 23.30era).

Bihar, Sorgiñak kale ikuskizuna egongo da Azkoitian (18.15ean plazatik) eta horren ondoren musika bandaren eta txistularien kalejirak. Amaitzeko, DJ Xabiren emanaldia (22.30) eta mozorro lehiaketaren sari banaketa (00.30) izango dira plazan.

Azpeitian, festa Ikasberri ikastolaren Euskal inauterien jaialdiarekin hasiko da gaur (18.30ean Olazko Amaren plazatik).

Bihar Musika Bandaren eta Julian Barrenetxea abesbatzaren Inauterietako kontzertua egongo da (19.00etan Sanagustinen) eta igandean Eleganteen pasiera (12.30ean) ospatuko dute azpeitiarrek. Egun horretan ere, dianak, sokamuturrak (12.00 eta 16.30ean) eta zenbait musika talderen kalejirak egongo dira.

Astelehenean ere ekintza ugari egongo dira Azpeitian: sokako zezena, zezen txikiak eta poniak (11.00), mozorrotutako haurren desfilea (12.30), sokamuturra (16.30), haurren-tzako tailerrak (17.00), musika bandaren, Urolatarrak txarangaren eta Kolpez blai perkusio taldearen kalejirak, helduen mozorro lehiaketa (00.00) eta Los Pasai eta Dunbots txarangen kalejirak. Edonola ere, aurtengoan Udalak ahalegin berezia egin du Inauterietako asteartea indartzeko eta horregatik egun horretan (arratsaldez) zezena, umeentzako jolasak eta pakea eta kale ikuskizuna izango dira.

Zestoarrek, berriz, bihar abiatuko dute mozorroen festa. Hasteko ogitartekoak banatuko dituzte Gure Txokoa elkartearen inguruan (17.00) eta horren ondoren mozorrotutako umeen desfilea (18.00) eta Ezten Giro taldearekin erromeria (23.00). Gainera, eguerdian eta arratsaldez photo callizango da udaletxe azpian, mozorrotutakoei argazkiak ateratzeko.

Zestoako Inauteriek astartean izango dute jarraipena. Egun horretan ogitartekoak banatuko dituzte (17.00) eta Endara DJaren saioa izango da (16.30etik aurrera arkupetan).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902