Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Asteburu honetan Matxinbentako jaiak ospatuko dira

Festak atzo hasi ziren, Santa Ageda bezperako errondarekin, suziriekin eta erromeriarekin

2016(e)ko otsailaren 5a, ostirala - 06:14etan eguneratua

beasain- Matxinbentako bizilagunak auzoko jaiak ospatzen ari dira atzotik. Atzo, Santa Ageda bezperako erronda egin zuten Laja, Izer, Agin eta Loidisaletxe trikitilariekin, suziriak piztu zituzten eta erromeria egin zuten. Gaur, bihar eta etzi ere ekitaldiak egongo dira.

Gaur, 11.00etan, meza egongo da. Azpeitiko erretiratuen abesbatzak abestuko du. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute. Gauean, 22.00etan, mus txapelketa jokatuko dute beheko tabernan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar du parte hartu ahal izateko.

Biharko ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 16.00etan puzgarriak egongo dira auzoko haurrentzat eta bertara hurbiltzen direnentzat. 17.00etan pailazoak egongo dira eta txokolate-jana egingo dute.

Gauean, 21.00etan, beheko tabernan bertso afaria eta mus txapelketa egongo dira. Bertso afarian Iker Zubeldia zegamarrak eta Iban Urdangarin ataundarrak abestuko dute. Afarirako txartelak erosteko, 943 886 315 telefono zenbakira deitu behar da. Afalostean erromeria egingo dute, Lidia eta Unai trikitilariekin.

Igandeko ekitaldiak Igandean ere makina bat ekitaldi egongo dira. Hasteko, txistulariek goiz eresia joko dute. 11.00etan meza eta itsulapiko puskatzea egongo dira. Ondoren, 11.45ean, pilota txapelketa azkarra jokatuko dute.

Bukatzeko, 12.30ean herri kirol saioa egongo da. Larrañaga eta Otaño aizkolariek eta Mendibil eta Guzta harrijasotzaileek parte hartuko dute. Ekitaldia Itzeder eta Txibilter trikitilariek alaituko dute eta herri kirol saioan zehar jaietako otarra zozketatuko dute. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902