Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Elkarbizitza, dantzan

Koldo Mitxelenako ganbarako ‘Soka’ erakusketak euskal dantzaren bilakaera erakusten du eta diziplina hau kulturaren erakusle eta elkarrizketara bultzatzeko tresna gisa ikus daiteke bertan.

Marta Esnaolaren erreportajea. Ruben Plazaren argazkiak - 2016(e)ko otsailaren 5a, ostirala - 06:14etan eguneratua

Bisitari bat, Koldo Mitxelena Kulturuneko ganbarako bideo bat ikusten, atzo.

Bisitari bat, Koldo Mitxelena Kulturuneko ganbarako bideo bat ikusten, atzo.

Galería Noticia

Bisitari bat, Koldo Mitxelena Kulturuneko ganbarako bideo bat ikusten, atzo.Xabi Paya, Denis Itxaso eta Pantxoa Etchegoin, ‘Soka’ erakusketaren aurkezpenean.

Euskal kulturaren erakusle handienetako bat da dantza, eta garrantzia eta garapena izan ditu historian zehar. Horregatik, Euskal Kultur Erakundeak Soka izeneko erakusketa ekarri du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera eta apirilaren 2ra arte publikoari irekita egongo da bertako ganbaran. Euskal dantzari buruz eta honek gizartean duen eraginaz gehiago jakin nahi duenak aukera paregabea izango du erakusketa honekin eta gainera, gaiaren inguruko hitzaldi eta ikuskizunekin gozatu ahal izango du bi hilabete hauetan zehar.

“Hainbat panelek osatutako erakusketa da, hasieran testu labur ba-tzuk dituena, eta ondoren, zenbait bideo jarri ditugu, beste testu eta argazki batzuekin batera”, azaldu zuen atzo Pantxoa Etchegoinek, Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak. Ukipen pantailek, formatu handiko telebistek eta koadro numerikoek esposizio multimedia bihur-tzen dute eta bisitariari erakusketa bere esku edukitzea ahalbidetzen diote. Etchegoinek adierazi zuenez, ganbaran gai anitzak jorratu nahi izan dituzte eta horregatik, sail ezberdinetan banatuta dago. “Alde batetik, dantza eta bere estetikaz hitz egin dugu eta bestetik, honekin erlazionatutako aspektu sozialak agerian jarri nahi izan ditugu, garrantzia handia dute eta”, azpimarratu zuen. Hirugarren atala da sormen gehien duena: hainbat argazkilari gazteei eta Oskar Alegria bezalako zinegileei gutun zuria eman zieten, eta euskal dantzaren inguruan nahi zutena egin zuten, ondoren erakusketan jartzeko.

Gutxi gora behera 130 metro karratu dituen eremu bat hartzen du esposizioak eta bertan 400 dokumentu baino gehiago daude bisitariaren esku. Guztira, 200 testigantza inguru bildu dituzte, adineko jendearenak eta koreografo gazteenak, besteak beste. “Dokumentu zaharrenak 1920ko hamarkadakoak dira, eta hainbat gauza berezi ditugu;adibidez, Pragako pertsona batek Euskal Herriko hainbat lekutan 1927an grabatu zuen bideo bat edota Uruguayen filmatutako beste bat, 1923koa”, azaldu zuen Etchegoinek. Iparraldekoak gaineratu zuenez, erakusketa hau egiteko ikerketa lan handia egin behar izan dute, baita filmazio lan luze bat ere. “Horrela, Sokara datorrenak bi aukera izango ditu: nahi duenak, gainbegirada bat emango dio, argazkiak ikusiz, eta interes gehiago duenak, sakonki goza dezake, eta lau ordu baino gehiago pasa”, azaldu zuen, Biarri-tzen izan zuen arrakasta nabarmenduz.

Dantza eta bere estetika, gizartean duen eragina eta beste hainbat aspektu artistiko bildu ditu ganbarako erakusketak

erakusketa ibiltariaEtchegoinek adierazi zuenez, erakusketa ibiltaria da eta hiru urtetan zehar Euskal Herriko eta atzerriko hainbat lekutan izango da ikusgai. “Katalunian, Pauen, Parisen eta Bordelen egongo da ziur asko”, gaineratu zuen. Bestalde, Denis Itxaso Kultura diputatuak adierazi zuenez, “logika osoa” izango luke erakusketa hau Washingtonera eramatea, Smithsonian Folklife jaialdiaren baitan. Itxasok adierazi zuenez, elkarlana ageri dago erakusketan eta Euskal Herria “dantza egiten duen herri bat” izanik, horretan baliatu behar da kulturen arteko elkarrizketa sortzeko.

Xabi Paya, Donostia 2016ko kultura zuzendaria, diputatuarekin ados agertu zen eta erakusketak elkarbizitza, partaidetza eta kultur transmisioa bezalako balioak indartzen dituela adierazi zuen. “Hiritarrak gogoetara bultzatzen ditu”, esan zuen.

jarduerakErakusketa zutabe nagusia bada ere, beste hainbat jarduera antolatuko dira bere baitan. “Ekitali ezberdinak egingo ditugu, bertako jendeak ere Sokaren inguruko jardueretan parte hartzea nahi dugu eta”, azaldu zuen Etchegoinek eta besteak beste, hitzaldiak eta dantza erakustaldiak antolatu direla azpimarratu zuen.

Adibidez, datorren ostegunean Euskal Herriko artxiboak munduan gaindi: nola eskura gure oroimen kolektiboa? hitzaldia egingo da Jakes Larre eta Maite Deliar Euskal Kultur Erakundeko kideekin. Astebete beranduago, beste hitzaldi bat egingo da, Nundik nora?, Maritzuli konpainiako Jon Iruretagoyenarekin. Erakusketa adituen ahotsetan entzun nahi duenak aukera izango du hilaren 25ean, bisita gidatua eskainiko baitute Juan Antonio Urbeltzek eta Oier Araolazak arratsaldeko 19.30etik aurrera.

Azkenik, dantza ekitaldiak ere egingo dira. Martxoaren 12an, Zarena Zarelako konpainiak Herrikoaizeneko ikuskizuna eskainiko du Koldo Mitxelenan eta zazpi egun beranduago, Bilaka konpainiak Leihotik ikuskizuna egingo du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902