Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Getariak 3,9 milioi euro kudeatuko ditu 2016an

Aurtengo partidarik garrantzitsuena euri-uren banaketaren hirugarren fasea gauzatzeko bideratuko da

2016(e)ko otsailaren 4a, osteguna - 06:13etan eguneratua

getaria- Getariako Udaleko 2016ko aurrekontuei lehen onespena emateko ez-ohiko udalbatza izan zen joan den astelehenean, eta EH Bilduren aldeko botoekin (6), eta EAJren aurkako botoekin (3) onartu egin ziren 2016ko aurrekontuak. Hala, guztira, 3.997.500 euro kudeatuko ditu aurten udal gobernuak, eta kopuru horretatik 821.595 euro bideratuko dira inbertsiotara. EAJk kontra bozkatu zuen arren, EH Bilduk aurrekontuen inguruan negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu zuen.

EH Bilduko Ibon Gereka bozeramaileak adierazi zuenez, bosgarren urtez aurrekontuak prozesu parte-hartzaile baten bidez osatu dira eta gero eta arlo gehiagotan inbertsioak egitea aurreikusten du udal gobernuak. Hala, aurtengo partidarik garrantzitsuena ingurumenera bideratuko dute, euri-uren banaketaren hirugarren fasea gauzatzeko (434.000 euro). Bestalde, euskararen eta Elkano 500 egitasmoan ere aurrerapausoak egingo dira;batetik, euskara teknikari lanak egiteko pertsona bat kontratatuko dute, eta bestetik, Elkano 500 egitasmoa garatzeko 30.000 euroko partida bat aurreikusten da. Horretaz gain, udal higiezinen eraberritze lanak egiteko 50.000 euroko partida bat dago, eta partida horrekin Udaltzaingoen lokala eta Correos zaharra berrituko dira, haurtzaindegia zegoen lekuan erabilera anitzeko gela bat egingo da eta liburutegian ikasteko lekua atonduko da.

2016ko aurrekontuak onartzeaz gain, Udalbiltza elkartean sartzeko eskaera luzatu zuen EH Bilduk, eta EAJ abstenitu egin zen arren, eskaera onartu egin zen udalbatzan. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902