Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

"Mozambiken gastatu dugun euro bakoitzeko, baserritarrek ia 5 euro irabaztea lortu dute"

Beñat Arzadun Olaizolak, Mozambikeko programako arduradunak, Debagoienako herritarrak animatu nahi ditu Marrupa Programarako ekarpenak egitera

2016(e)ko otsailaren 4a, osteguna - 10:51etan eguneratua

Beñat Arzadun Olaizola, Mozambikeko programako arduraduna.

Beñat Arzadun Olaizola, Mozambikeko programako arduraduna.

Galería Noticia

Beñat Arzadun Olaizola, Mozambikeko programako arduraduna.

Mozambike hobera doa gerra bukatu zenetik. Oraindik ikaragarrizko lana dago egiteko, baina azpiegituretan, osasunean, hezkuntzan, baita gobernuaren efikazian ere, hobera doan herrialdea da.

Orain 16 urte, Mundukide Marrupa distrituan hasi zen lanean, Mozambikeko iparraldeko Niassa probintzian. 15 distrituz osatua dago probintzia eta bakoitza Euskal Herriaren tamainakoa da, gutxi gorabehera. Garai hartan inon ez zen telefonorik, eta 15 distritu horietatik, bitan bakarrik zegoen medikua eta hirutan bakarrik batxilergo eskola bat. Orain distritu guztietan daude antenak, askok mugikorrak dituzte eta distritu bakoitzean gutxienez batxilergo eskola bat dago. Azkeneko urteetan ospitale berria eta batxilergo institutua eraiki dira Marrupan, ia bost milioi eta bi milioi dolar inbertituta, hurrenez hurren.

Nekazaritza izan da urte hauetan aurrerapauso txikiena eman duena, herrialdeak berak alor honetan ez baitu batere inbertitu. Niassa guztian ez da ureztapen sistema bat bera ere eraiki. Ondorioz, nekazaritza da atzera geratzen ari dena, herrialde politika mailan lan gutxi egiten ari direlako.

Mundukide beti aritu da garapen ekonomikoa indartzeko lanean. Hasierako urteetan errepide mordoxka egin zituen eta mikroenpresekin ere aritu ziren lanean, baina orain nekazaritzan zentratuta daude erabat. Oso ondo funtzionatzen duen formula baten jabe dira eta aurrera begira zabaldu egin nahi dute jende gehiagorengana iristeko. Esperientzia pixka bat duten baserritarrekin teknikatan sakontzea da helburua.

14000 baserritar familiek hartu dute parte programan: ureztatutako 1700 hektarea eta ureztatu gabeko 4000 hektarea baino gehiago landatu dituzte. Lehen egiten zutena egiten jarraitzen dute eta gehiago egiten ari dira, eta izan dituzten sarrerak ia 4 milioi eurotakoak izan dira. 4000 pertsonentzako lanpostuak sortu direla esan daiteke.

Kontuan hartuta Mozambiken 13 milioi pertsona daudela lan egiteko adinean, lanpostudun biztanleria ez da milioi batera iristen. Gainerako 12 milioi pertsona ahal duten bezala bizi dira.

2015an Mundukidek Mozambikeko programarako izan duen aurrekontua 750.000 eurokoa izan da eta sortu den aktibitate ekonomikoari esker baserritarrek 4 milioi euro irabazi dituzte. Horrek esan nahi du Mundukidek Mozambiken gastatu duen euro bakoitzeko, baserritarrek 4 euro baino gehiago irabaztea lortu dutela. Hurrengo urterako helburua inbertitutako euro bategatik baserritarrek 7 euro irabaztea izango da.

"Marrupa" proiektuarekin bat egitea oso errentagarria dela dio Beñat Arzadunek eta Debagoienako herritarrek ematen duten laguntza ekonomikoak aldaketa handiak eragiten dituela ziurtatzen du. www.mundukide.org eta 943 772 010 telefonora deituta egin daitezke ekarpenak.

5 edo 10 urteko epean, baserritarren erdiak behintzat herrialdeko soldata minimoaren parera iristea da Mundukideren helburua. Gaur egun helburuaren oso azpitik egon arren, badira milaka familia miseriatik pobreziarako pausoa ematen ari direnak.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902