Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Juanma Iturriondo AEK-jendea kanpainako irudia

“Amezketako barnetegian konturatu nintzen euskara ikasteko gai nintzela”

Juanma Iturriondo lasarte-oriatarra aukeratu dute AEK-jendea egitasmoko irudi bezala. Duela 27 urte euskara ikasi zuen eta ordutik egunero darabil ahoan

Aitziber Muga - 2016(e)ko otsailaren 4a, osteguna - 06:13etan eguneratua

Juanma Iturriondo.

Galería Noticia

Juanma Iturriondo.

Lasarte-Oria- Zergatik aukeratu zaituzte aurten euskaltegiak martxan jarri duen AEK-jendea egitasmoko irudi bezala?

-Ez didate esan zergatik aukeratu nauten. Lasarteko AEKko arduradun batek nire izena proposatu zien arduradun nazionalei. Ni aukera-tzea erabaki zuten eta galdetu zidaten ea ni kanpaina berri honen irudia izateko prest nengoen. Nik euskara AEKn ikasi nuenez, uste nuen beraiekin zorretan nengoela, beraiek euskara irakatsi didatelako. Ez zait bat ere kostatzen nire irudia ematea, horrela AEKri laguntzen badiot.

Sopresa hartu zenuen aukeratua zinela esaterakoan?

-Bai, sorpresa hartu nuen AEKk denbora pila bat dabileko euskara irakasten jende helduei eta argi daukadana da ni baino gehiago dakitenak eta ni baino hobeto hitz egiten eta idazten dutenak milaka daudela. Beraz, sorpresa, baina aldi berean oso harro sentitzen naiz ni aukeratu nautelako.

Noiz hasi zinen euskara ikasten?

-Ni euskara ikasten hasi nintzen soldaduskatik etorri eta gero, 21 urterekin eta bi urtetan euskara ikasi nuen. Soldaduskatik etorri eta gero lana aurkitu nuen eta gauez egin behar nuen. Orduan AEKk goizean ikastaro trinko bat eskaintzen zuen eta nik izena eman nuen. Goizeko 9.00etatik eguerdiko 14.00ak arte, astelehenetik ostiralera egoten ginen euskaltegian. Horrela bederatzi hilabete. Ikastaroa bukatu nuenean laneko oporrak aprobetxatu nituen barnetegi batera joateko, hilabete batez. Han mintzapraktika nahi eta nahi ez egin behar duzu. Amezketako barnetegia oso momentu garran-tzitsua izan zen niretzako, orduan konturatu nintzelako euskara ikasteko gai nintzela. Eta hurrengo urtean beste lau hilabete eman nituen beste barnetegi batean.

Zerk bultzatu zintuen euskara ikastera?

-Ni txikitatik euskaldun munduaren barruan sentitu naiz, nahiz eta euskaraz ez jakin, eta hutsune hori sentitzen nuen. Eta aukera ikusi nuenean euskara ikasten hasi nintzen.

Zu Ostadar kirol taldeko sortzaileetako bat izan zinen. Nola zegoen duela ia 30 urte euskarazko aisialdia?

-Nik euskara duela 27 urte ikasi nuen eta garai horretan kirol guztietan harremanak erdera hutsean ziren. Orduan pentsatu nuen herrian beharrezkoa zela kirol talde bat bere harremanak eta funtzionamendua euskaraz egingo zuena eta lehenengo areto-futbol txapelketa sortu genuen. Gainera, Lasarten ikastola bat bazegoen eta handik neska-mutilak euskaldunak ateratzen ziren, baina ikastolatik kanpo ez zuten aukerarik kirola euskaraz egiteko.

Zer esango zenieke euskara ikastea oso zaila ikusten dutenei?

-Animatu behar direla, oso polita delako euskara jakitea. Euskarak askatasuna eman dit edozein tokitan nire hizkuntza erabiltzeko.

Gipuzkoako txokorik maiteena. San Estebango elizatik ikusten den irudia oso polita da nire-tzat, Lasarte eta Usurbil ikusten direlako. Ni lasartearra naiz, baina gaur egun Usurbilen bizi naiz.

Gipuzkoatzen

Paisaia idiliko bat. Kontxako badia, izugarria da.

Mendi bat. Txindoki, zalantzarik gabe. Txindoki niretzat da Gipuzkoako mendirik politena.

Hondartza bat. Hondartza asko ikusi ditut, baina hala eta guztiz ere Donostiak dituenekin geldituko nintzateke.

Festa edo ospakizun bat. Lasarteko herriko jaiak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902