Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Begira-begira

Maddalen Iriarte - Jueves, 4 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:12h

abenduaren 20tik, egunero begiratu diegu Espainiako gobernagarritasuna egikaritu dezaketen urratsei. Ziurrenik han jarritako esperantzak gehiegizkoak izanik, eta apur bat ahaztuta Euskal Herrirako lortzen duguna, hemengo erakundeetan, hemengo eztabaidetan, hemengo kaleetan lortuko dugula batez ere. Egia da elkarrizketarako aurrean dagoenak, batetik elkarrizketa onartzen badu, eta bestetik urrats batzuk emateko prest badago, mesedegarria izango dela baina etxeko lanak, etxean. Kontua da Espainiara begira denbora pasatzen ari dela eta gainean daudela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan aurten tokatzen diren hauteskundeak.

Atzo hasi zuen Sanchezek gobernua osatzeko elkarrizketa saila. Agian izango ditu ezagutzen ez ditugun zenbait berme urratsa eman duenerako baina publikoki entzuten ditugun adierazpenek ez dute hori iradokitzen. Alderdi barruko iritzi askok, eta alderdi barruan baino gehiago agian bateko eta besteko komunikabideetan entzuten ditugunak ere ez ditu lagungarri. Patxi Lopezek malgu jokatuko omen du Sanchezek behar duen denborarekin. Beraz jo dezagun hilabete hartzen duela elkarrizketetan. Martxoa. Inbestidura martxan jartzen dela... Hoberenean Aste Santurako Espainian gobernuaren presidente berria? Eta ez badu lortzen Sanchezek, orduan “etsi” ez duen Rajoyren txanda izango da ala hauteskundeak deitu beharko dira? Fin ibili beharko dute, deskuidatuz gero Sanferminetan izan daiteke eta bozketa berria.

Badirudi egutegiari astinduz hauteskundeak errepikatzea hobesten dudala eta ez da horrelakorik inondik. Pentsamendua jarria dut hemen buru haustea eman behar liguketen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hauteskundeetan. Izan ere Espainian prozesua zailtzen bada, ez dakit ze zirrikitutan geratuko diren eta nola hartuko duen zentralitatea Hego Euskal Herriaren zati honentzat garrantzitsuenak diren eztabaidek eta hausnarketek. Ez litzateke ona eztabaida horiek anabasan galtzea beste alde batera begira egon garelako.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902