Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Literatura tailerra antolatu dute Getarian

Danele Sarriugarte idazlea arituko da irakasle lanetan otsailaren 13an hasiko den ikastaroan

2016(e)ko otsailaren 3a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

getaria- Getariako Udaleko Euskara Zerbitzuak literatura tailerra antolatu du Bultzada txiki batekin aise idazten da izenburupean. Danele Sarriugarte idazlea izango da irakaslea eta tailerra datorren otsailaren 13an hasi eta martxoaren 5ean amaituko da. Guztira, 12 orduko tailerra izango da, eta larunbatetan eskainiko dira saioak;hain zuzen, liburutegian, goizeko 10.00etatik 13.00etara.

Dagoeneko idazketarekiko lotura eta interesa duen jendea idaztera animatzea da tailerraren asmo nagusia, azken finean, geure burua adierazteko guztiok daukagun behar horri aterabidea ematea. Matrikula egiteko 30 euro ordaindu beharko dira, eta ostirala baino lehen eman beharko da izena udal bulegoetan, 943 896 024 telefonora deituta edo kultura@getaria.org helbidera idatzita. Plaza kopurua mugatua izango da, eta gehienez, 16 lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902