Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ana Gisasolak liburua aurkeztuko du bihar Alondegian

|

2016(e)ko otsailaren 3a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

zumaia- Ana Gisasolak yoga, meditazioa eta beste hainbat tresna proposatzen ditu Indarra zure baitan dago liburuan bizitzan sor-tzen diren oztopoei aurre egin eta norbere bidea egiteko. Xabier Azkue zumaiarrak lagundu dio liburua euskaratzen, eta Zumaiako Alondegian aurkeztuko dute liburua, bihar 19.00etan.

Liburua bere esperientzia pertsonaletik abiatuta idatzi du Gisasolak: izan ere, bi urte zituela poliomelitis gaitza garatu zuen, eta medikuen ustez, haren patua gurpildun aulkian eserita ibiltzea izango zen. Dena den, ez du sekula amore eman. Baina, duela urte batzuk postpolio sindromea diagnostikatu zioten;horrek esan nahi zuen bigarren aldiz neurona motor dezente hil zitzaizkiola. Ez zegoen gaixotasunarentzako sendabiderik eta geroz eta muskulatura ahulagoa zuen, baina uko egin zion gurpildun aulkian betiko esertzeari.

Hala, bere esperientzia liburu batean bildu du eta autolaguntzarako argitalpen moduan plazaratu du. 2014an gaztelaniazko bertsioa argitaratu zuen, eta Xabier Azkueren laguntzaren ondorioz, euskarazko lana aurkeztu zuten Durangoko Azokan.

Ana Gisasolak berak dioenez, “bizi esperientzia bat baino gehiago da liburua, lanketa pertsonalerako gida bat da, nork bere biziaren lema hartzera gonbidatzen gaituena. Terapia batetik eta bestetik nire eguneroko lana eraikitzen lagundu didaten lanabesak jaso ditut”. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902