Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bandres-Karolo eskiko Memoriala martxan da

Bosgarren urtez ospatuko da tolosarraren omenez antolatutako proba, otsailaren 20 eta 21ean

2016(e)ko otsailaren 3a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

Tolosa- Atzo aurkeztu zuten Tolosako Bidaiarien Txokoan bosgarren urtez egingo den Bandres-Karolo mendiko eskiko Memoriala. Antxon Bandres tolosarraren eta Karolo Imirizalduren omenez egiten da urtero, 2012az geroztik, Izaban, eta aurtengoan otsailaren 20 eta 21ean izango da.

Urtero eskiatzaile profesionalek parte hartzen badute ere, asteburu pasa joaten diren parte hartzaile mordoa ere izaten da. “Giro herrikoia izaten da eta eskiatzaile zaletuak animatzen ditugu, bereziki, neskak”, azaldu zuen atzo Nagore Salaberria ordezkariak. Izaba inguruko mendietan ibilbide polita antolatzen dute, baina aurten oraindik ez dute erabaki zein izango den, elurraren zain baitaude.

Izen-ematea zabalik dago (50 euro) eta ezinbestekoa da federatua izatea. 200 parte-hartzaileko muga jarri dute, eta itxaron-zerrenda zabalduko dute hortik aurrerakoentzat. www.bandres-karolo.com webgunearen bitartez izena eman daiteke. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902