Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Andra Mari eta Landarbaso omenduko dituzte koplekin

Errenteriako Ereintza taldea bihar Santa Ageda bezpera ospatuko du

Aitziber Muga - 2016(e)ko otsailaren 3a, asteazkena - 06:13etan eguneratua

Santa Ageda bezperako koplariak baserritarrez jantzia bere makilekin.

Galería Noticia

Santa Ageda bezperako koplariak baserritarrez jantzia bere makilekin.

Errenteria- Bihar Santa Ageda bezpera izango da eta, aurten ere, Errenteriako Ereintza taldeak koplak kantatuko ditu kalez kale eta tabernaz taberna, Ereintzako Txistulariak eta Doike taldeko soinujoleak lagun dituztelarik. Prestatu dituzten kantek Andra Mari eta Landarbaso abesbatzak goraipatuko dituzte, 50 eta 25 urte bete-tzen dituztelako. Gainera, Jose Manuel Mitxelena taldekide ohia ere gogoan izango dute.

Koplariak Ereintza egoitzatik 18.00etan irten eta gero, Juli Kafetegian sartu-irten bat egingo dute 18.20an. Jarraian Foru plazan Landarbaso abesbatza omenduko dute 18.50ean beraien zilar-ezteiak goraipatuz. Bertan Bertso Eskolako kideek ere parte hartuko dute. Ondoren Leku-Zarra tabernan 19.05ean arituko dira kantuan.

Jose Manuel Mitxelena taldekidea zena izango du gogoan Erein-tzak Mikelazulon 19.25ean. Hurrengo geldialdia Donosti sagardotegian egingo dute 19.45ean. Onena tabernan 20.05ean egongo dira. Maite tabernako saioa 20.25ean hasiko da. Azkenik Irrintzi tabernan 20.50ean abestu eta gero, Kontzejupera iritsiko dira eta Andra Mari Abesbatzaren urrezko ezteiak omenduz emango diote amaiera 21.10ean Bertso Eskolako taldearekin batera.

Xabier Vesga izango da zuzendari eta Amaia Agirrre bertsolari. Aldiz, bertso egileak Julian Albistur, Sabin Irastortza eta Mikel Ugalde izan dira.

Entsegua 17.45ean izango da. Ekimen hau nahi duenarentzat irekia da. Baserritarrez jantzita joan behar da eta nahiz eta elkartean zenbait makil egon, norberak bere makila eramatea gomendatzen da.

Bihar ere, inauteriak hasiko dira Errenterian Ereintza dantza taldeak 19.00etatik aurrera egingo duen Azeri dantzarekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902