Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskaraz egiteko fotomatoia piztuko dute

Larunbatean 20.00etatik 23.00etara jarriko dute Bretxan gazteek argazkiak ateratzeko euskararen aldeko mezuekin

Miércoles, 3 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:13h

donostia- Festa giroan gazteei euskaraz egiteko aukera erakargarriak eskaintzea da helburua eta horretarako fotomatoi berezia jarriko dute asteburuan Parte Zaharrean. Festan blai ekimenaren baitan, Inauteriak direla eta larunbat gauean kalean egongo diren haur, gazte eta nerabeak erakarri nahi dituzte: fotomatoian dauden esaldien artean mezu bat aukeratu beharko dute, lagunekin argazki bat atera eta sare sozialetan zabaldu ahal izango dute. Paperean ere unean bertan jasoko dute ateratako argazkia.

Festan blai ekimena Aste Nagusian jarri zuen martxan Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak eta harrera ona izan zuela ikusita, Inauterien harira beste pauso bat ematea pentsatu dute (orduan Kursaalen jarri zuten postu bat). “Festa giroan ere euskarari tartetxo bat gorde diezaioten” jarriko dute fotomatoia, Miren Azkarate Kultura zinegotziak atzo azaldu zuenez. Izan ere, Administrazioaren helburua euskal hizkuntzaren erabilera sustatzea da hainbat arlotan, baita gazteen aisialdian ere.

‘gantxoak’Fotomatoia larunbatean egongo da martxan Bretxako arkupetan, baserritarren postuak egoten diren lekuan, hain zuzen ere, 20.00etatik 23.00etara. Gainera, gantxoak ere izango dira han eta hemen Parte Zaharreko kaleetan barrena: gazteei fotomatoiaren ingurukoak azalduko dizkiete eta bertara hurbil daitezen animatuko dituzte. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902