Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Idiazabaldarrak San Blas jaiak ospatzen ari dira

Gaur Kandelaria eguna ospatuko dute eta bihar festetako egun handia

Asier Zaldua - 2016(e)ko otsailaren 2a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Idiazabalgo haurrak, igandeko danborradan.

Idiazabalgo haurrak, igandeko danborradan.

Galería Noticia

Idiazabalgo haurrak, igandeko danborradan.

idiazabal- Idiazabaldarrak San Blas jaiak ospatzen ari dira. Ostiralean, kantu jira, afaria eta dantza txapelketa egon ziren, besteak beste. Larunbatean, Ziekoko lagunak etorri ziren eta goitibehera lasterketa, pilota partidak eta txistularien alardea egon ziren. Igandean, krosa eta haurren danborrada egon ziren. Krosean 555 lagunek parte hartu zuten. Gizonezkoen artean Javier Nagore nafarra nagusitu zen eta emakumezkoen artean Izaro Rubio ordiziarra.

Gaur, Kandelaria eguna ospatuko dute. Goizean kandelak bedeinkatuko dituzte. Arratsaldeko ekitaldiei dagokienez, 17.00etan playback saioa egongo da, ondoren txokolate-jana egingo dute plazan eta 19.00etan futbito txapelketako finalak jokatuko dituzte.

Bihar, jaietako egun handia ospatuko dute: San Blas eguna. 11.00etan meza egongo da eta ondoren hamaiketakoa egingo dute elizan bertan. Ordu berean (11.00etan), San Blas txirrindulari lasterketa hasiko da: lehenengo haurrak abiatuko dira eta 12.00etan helduak. Gainera, 11.00etatik 14.00etara eta 15.00etatik 18.00etara puzgarriak egongo dira Zelaako kiroldegian.

14.30ean paella solidarioa egingo dute. Etiopiako txirrindulari akademiako kideak Idiazabalen egon ziren iaz eta bazkarian bilduko duten diru guztia egitasmo honi emango diote.

Arratsaldean eta iluntzean ere hainbat ekitaldi egongo dira: 18.30ean Pirrotx, Porrotx eta Marimototsek beraien azken ikuskizuna eskainiko dute, 19.00etan Ttek elektrotxarangak joko du eta 20.00etan kuadrillen arteko jokoak egongo dira, gaztetxeak antolatuta.

Festak ostegunean bukatuko dira, San Blas Txiki egunarekin. 11.00etan toka txapelketa jokatuko dute plazan. 8 eta 12 urte bitarteko haurrek eta helduek parte hartuko dute. Txapelketa hau jubilatu elkarteak antolatu du, lehenengoz. 12.00etan hamaiketakoa egongo da plazan, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin.

14.30ean bertso bazkaria egingo dute Elizalde elkartean, 17.00etan Axari taldeak euskal dantza saioa eskainiko du Igarondo pilotalekuan, 18.30ean haurrek pilota partidak jokatuko dituzte, 19.00etan Egan taldeak joko du, 19.45ean Santa Ageda koplak abestuko dituzte, 20.00etan Axari igoko dute eta ondoren Egan taldeak joko du berriro.

Gainera, udaletxeko areto nagusian herritarrek ikastaroetan egindako eskulanak ikus daitezke: 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902