Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Santueneako tabernaren esleipena zabalik dago

Jubilatuen lokalaren kontratua bi urtekoa izango da eta beste bi urtez luzatu daiteke

2016(e)ko otsailaren 2a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Usurbil- Santuenea 11n kokaturiko Usurbilgo Udaleko Gure Elkartea jubilatuen lokaleko taberna eta bertan dauden elementu eta instalazioen erabilpena eta zerbitzua esleitzeko prozedura irekia abiarazi dute.

Kontratu honen hasierako iraupena bi urtekoa izango da, baina hau urtez urte luzatu ahalko da, beste lau urte gehiagoz, guztira lau urte bete arte.

Hau kudeatzeko gutxieneko kanona hileko 300 euro gehi BEZa izango da;alegia, urteko 3.600 euro gehi BEZa. Bi urte igarotakoan, kanona berrikusteko aukera egongo da.

Kontratua betetzean, esleipendunak bere jardueragatik eragindako kalteei erantzuteko asegurua eduki beharko du, gutxienez 150.000 eurokoa.

Hizkuntza irizpideei dagokienez, kontratuaren xede den prestazioaren berezko ezaugarriak kontuan hartuta, zerbitzu hizkuntza euskara izango da. Dena den, hizkuntz-paisaian ere islada izan beharko du, errotuluei, oharrei, seinaleei, kartelei eta gisa bereko komunikazio orokorrari dagokionez.

Kontratu honen esleipen prozeduran honako irizpideak hartuko dira kontuan: kanonean egiten den eskaintza, proposamenaren balio teknikoa (ustiapen proiektua, Santuenea auzora egokitzea eta zerbitzuaren antolaketa kontuan hartuko dira), inbertsio hobekuntzak eta bestelako hobekuntzak.

Eskaintza honi buruzko informazio osoagoa Udaleko Erregistroan eskainiko da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902