Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Inude eta artzainen txanda

kresala dantza taldeak konpartsa berreskuratu zuenetik 40 urte bete dira eta 150 pertsona atera ziren atzo donostiako kaleak zeharkatu zituen desfilean

2016(e)ko otsailaren 1a, astelehena - 06:12etan eguneratua

Inude eta Artzainak dantzan Parte Zaharreko kale Nagusian. Argazkiak: Ainara Garcia

Inude eta Artzainak dantzan Parte Zaharreko kale Nagusian. Argazkiak: Ainara Garcia

Galería Noticia

Inude eta Artzainak dantzan Parte Zaharreko kale Nagusian. Argazkiak: Ainara Garcia

Sukaldari, soldadu eta urketarien danborrak lehenengo, kaldereroen zartagiak gero... eta inauteriak iritsi baino lehen, Inude eta Artzainen txanda heldu zen atzo. 40 urte bete dira Kresala dantza taldeak konpartsa berreskuratu zuenetik eta urteurrenaren egunean 150 pertsona baino gehiago bildu ziren Donostiako Parte Zaharreko kaleetan Sarriegiren doinuen erritmoak jarraituz dantzan.

Inude eta Artzainen 30 bikoteez gain, ohi bezala, garai bateko Donostiako gizartearen ordezkariak edo pertsonaiak ere izan ziren desfilean: alkatea eta emaztea, idazkaria, gotzaina, apaiza, mikeleteak, barkilleroa, bota garbitzailea, piruleroa, medikua, erizainak, globo saltzailea... Gainera, aurten hipodromoak 100 urte betetzen dituela ospatzeko, zaldizko bat eta hipodromora joaten zen publikoaren bi ordezkari ere izan zituzten konpartsan, guztiak Belle Epoque garaiko estiloa jarraituz.

Kresalakoen desfileaz gain, hiriburuko hainbat auzotan ere izan da edo izango da egun hauetan Inude eta Artzainen desfileren bat, baita Gipuzkoako beste zenbait herritan ere. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902