Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
otsailaren 22tik 29ra

Karim Aïnouz izango da Zinegoak jaialdiko nazioarteko epaimahaiko buru

Tatiana Lo Iaconok eta Maialen Belokik osatuko dute sail ofizialeko saridunak erabakiko duen epaimahaia.

EP - 2016(e)ko otsailaren 1a, astelehena - 10:55etan eguneratua

Karim Aïnouz Zinegoakek luxuzkoa jotzen duen nazioarteko epaimahaiko burua izango da

Karim Aïnouz Zinegoakek luxuzkoa jotzen duen nazioarteko epaimahaiko burua izango da (EFE)

Galería Noticia

Karim Aïnouz Zinegoakek luxuzkoa jotzen duen nazioarteko epaimahaiko burua izango da

Karim Aïnouz zinema zuzendari brasildarra izango da otsailaren 22tik 29ra bitartean ospatuko den Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko nazioarteko epaimahaiko buru, antolakuntzak jakinarazi duenez.

BILBAO. Zinemagile eta artista bisual brasildarrak Habanako jaialdiko Fipresci saria jaso zuen "Viajo porque debo, vuelvo porque te amo" filmarekin, eta "zinema latinoamerikarraren barruan LGTB gaia jorratzen duten lan giltzarrien egilea" da. Horrela, besteak beste, "Madame Satán" (Gold Hugo Saria Chicagoko nazioarteko jaialdian 2002an) edo "Praia do futuro" (Berlinaleko Sail Ofizialean lehiatutakoa 2014an) zuzendu ditu;azken film hori otsailaren 23an proiektatuko da FAS Zine Klubean.

Aïnouzekin batera, Italiako Tatiana Lo Iacono, Queer Sicilia International New Visions FilmFest jaialdieko zuzendaria, eta Maialen Beloki Donostia Zinemaldiko hautaketa batzordeko kidea izango dira epaimahaian. Nazioarteko epaimahaiak Zuzendari Onena eta Gidoi Onena ere hautatuko ditu. Aktore Protagonista eta Taldeko Aktore Onenari sariak, orain arte bezala, EABko kideek banatuko dituzte.

Horrez gain, lehiaketaren barruan beste lau sari ere izendatuko dira, eta horretarako, epaimahai bereziak daude. Aurten, aurreneko aldiz, jaialdiak epaimahai gaztea izango du, CIFP Tartangako ikaslek, EHUko LGTB Ligako kideek eta beste zinema eskoletako 20 bat ikaslek osatuta. Beren lana Film Labur Onena saria nork jasoko duen erabakitzea izango da.

Emakume lesbianen elkarteetako ordezkariak, Amnesty International, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko Zuzendaritza eta Sra. Polaroiska edo Pablo Marte ikus-etzunezkoen arloko euskal artistak izango dira, besteak beste, Zinegoak jaialdiak banatu ohi dituen gainerako sariak emateko epaimahaia osatuko dutenak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902