Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Urtean bagoaz aurrera

Txomin Garmendia - Domingo, 31 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Txomin Garmendia

Galería Noticia

Txomin Garmendia

Urte berrian sartu giñan da, bagoaz aurrera Jaungoikoari eskerrak. Nolakoa izan degu 2015’koa? Ona ezin izan, ainbeste milla gazte lana nai eta lanik gabe daudenean;alako giroak ziralarik urtean azken aldera, suteak zigortu gaituzte. “Sua eta ura maiztar onak, baiña nagusi txarrak”, degu esaera eta gure menditan ez da giro izan nagusi txar ori izan degulako. Gipuzkoan bakarrik, 250 ektareako mendi sailla erre dala irakurri degu;eta Artikutzan, Leitzan, Lesakan, Aranazen eta abarretan egin dituan kalteak nola esan? Gure erritik kanpora ere egin ditu okerrak, adibidez, Kantabrian 100 sute baiño geiago izan omen dituzte. Mendiak zikin daudela? Garbitzeko ere bai ote dago sua bezelakorik? Batez ere zugaitzak dauden menditan, kalte ikaragarriak egiñez ordea, etekin onaren ordez.

Ezbearrak guretzat daude, suerte ona baiño geiagotan noski, eta ez dago zertan arriturik;arritu nauena onako au izan da, diotenez, sute geienak gizonaren eskuak pikardiz piztutakoak izan dirala alegia. Ori egia bada zer itxaro genezake gizarte onengandik? Norberarentzat mesederik ez, eta besteri kalte egitea baiño jokabide txarragorik bai ote dago mundu ontan?

Arrazoiz, irabazirik ez dagolako baserritarrak utzi zioten mendi garbiketari, eta orra zertara iritsi geran!

Sua menderatu eta itzali naiean, ez dira bada-ezpadako gastuak egin: egazkin, elikotero, bonbero eta abar, etziran musu-truk ibilliko. Udaletxeak, Aldundiak edo norbaitek, ez ote ditu neurri esturen batzuk jarri bearrak izango? Gaizkillea ere ziartu jakiten bada nor dan, ez ote du puska bateko itzala merezi?

Erriak, kaleak, plazak, ibaiak, txukun da garbi edukitzea gauz ederra degu noski;bai mendia ere. Eta esan liteke mendia ez beste danak ala daudela. Garai bateko gaztañadi, pagadi, arizti eta abar, ez ote ditugu berriz ikusiko? Gipuzkoan ainbeste mendi degularik, perretxiku batzuk biltzea Naparrora joan bearra ez al da lotsagarria?



Garai batean gure mendiak

etziraden arloteak,

ixtimagarri ziraden beren

edertasun da doteak;

orain berriz aurkitzen dira

igartu edo boteak,

eta indarra artu digute

sasiak eta oteak,

orain ez dauka etekiñikan

damututa egoteak.

Insinix piñua garai batean

jarri zitzaigun modako,

orain berriz zaletasunik

ez dago orretarako;

beste zugaizpe guztietan or

bagendun etekin pranko,

zer pentsatua orrek jartzen du

Udal da Aldundirako,

lengo basoak maite ditzagun

gureak genitulako.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902