Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tindufeko kanpalekuko errealitatera hurbilduz

iaz saharara egindako bidaian peio romatet zumaiarrak ateratako argazkiak daude ikusgai zumaiako oxford aretoan datorren otsailaren 14a bitarte

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkia - Domingo, 31 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Samuel Ruiz (Darahliko koordinatzailea) eta Samuel Ruiz erakusketako argazki batzuen ondoan.

Galería Noticia

Samuel Ruiz (Darahliko koordinatzailea) eta Samuel Ruiz erakusketako argazki batzuen ondoan.

Gaur egun, solidaritate hitza hainbat eta hainbat tokitan azaltzen da, bere benetako esanahia eta gure garunetan eragina izateko beharra galdu du”. Horiek dira Sahara: Hondarrean argi eta irrifarrak erakusketa definitzeko lehen hitzak. Baina, zorionez, solidaritate hitzaren esanahia ez dute galdu Zumaiako Darahli elkarteko kideek: duela gutxi elikagaien bilketa egin dute herrian, eta aurten, urtero bezala, Sahararen aldeko lankidetza astea egingo dute.

Ostegunean zabaldu zituen ateak erakusketak, baina aurten ohiko formatua alde batera utzi eta Peio Romatet argazkilari zumaiarraren 33 argazkiek jantziko dute Oxford aretoa datorren otsailaren 14a bitarte. Izan ere, Romatet joan den urtean Tindufeko kanpalekuetan izan zen Darahli elkarteko boluntarioekin eta herriko 60 gazterekin batera, eta Saharako errealitatea argazkitan bildu zuen. Hori bai, Peiorentzat argazkien hautaketa egitea ez da erraza izan argazki asko atera zituelako, baina azkenean, multzotan banatu du erakusketa: paisaiak, erretratuak, emakumeak lanak egiten eta haurrekin, Darahliko kideak hango jendearekin… Horretaz gain, erakusketan telebista bat ere jarri dute ikus-entzunezko baten bidez bidaiaren irudi gehiago erakusteko.

Esperientzia polita bizi zuen Romatetek, baina joan baino lehen beldurrez zegoela ere aitortzen du argazkilariak: “Ez nekien zer aurkituko nuen han baina oso ondo ibili nintzen. Jendea zein pozik bizi den ikusteak asko harritu ninduen”. Bestalde, Zumaiako gazteen jarrerak ere asko harritu ziotela dio zumaiarrak, “asko” inbolukratu baitira.

Erakusketako argazkiak erosteko aukera izango da, eta Saharako argazkiez gain, Romatetek beste bi argazki ere eman ditu dohaintzan. Argazki horiekin lortutako diru-kopuru guztia Saharara bideratuko dute.

bi ekitaldiBestalde, Samuel Ruizek, Darahliko koordinatzaileak adierazi duenez, Cheij Ahmed Bahia ipuin kontalari saharauiak Chertat eta lehoia ipuina kontatuko du arabieraz eta euskaraz, otsailaren 11an, Alondegian (19.00). Otsailaren 12an, berriz, Hassanna Aaliak lurralde okupatuei buruzko hitzaldia eskainiko du leku eta ordu berean.

Argazkien bidez Tindufeko errealiteatea ezagutzeko aukera izango da, beraz, otsailaren 14a bitarte ordutegi honetan: astean zehar 18.00etatik 20.00etara eta asteburuan 12.00 etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902