Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zartagiak, Wroclaw erara ere bai

Danbor hotsak atzean utzi eta berehala inauteriak badatozela iragartzeko 4.500 pertsona inguru atera ziren atzo Donostiako kaleetara zartagiak eskuetan zituztela. Hungariatik etorritako kaldereroei Wroclawetik etorritako beste hiru batu zitzaizkien.

A. Zabaletaren erreportajea. I. Azurmendi eta G. Estradaren argazkiak - Domingo, 31 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Kaldereroen konpartsa, atzo gauean, Konstituzio enparantzan jarritako kanpamenduan, milaka donostiarrez inguratuta.

Kaldereroen konpartsa, atzo gauean, Konstituzio enparantzan jarritako kanpamenduan, milaka donostiarrez inguratuta.

Galería Noticia

Kaldereroen konpartsa, atzo gauean, Konstituzio enparantzan jarritako kanpamenduan, milaka donostiarrez inguratuta.Parte Zaharreko konpartsako erregina eta damak, Wroclaw hiritik etorritakoak.Dantza ere egin zuten kaldereroek Konstituzioko oholtzan.Groseko konpartsako kideak, Txofreko plazan jarritako kanpamenduan eta hartzaren pertsonaia erdian dagoela.Groseko konpartsako haurrak, atzo arratsaldean.
  • Flecha Ver anterior
  • Flecha Ver siguiente

Haiekin batera, 370 pertsona inguruk astindu zituzten zartagiak (erdia baino gehiago, emakumezkoak) Sarriegiren doinuen erritmoa jarraituz 19 tributan banatuta. Ohi bezala, Konstituzio plazan jarri zuten kanpamendua eta bertan bildutakoak haiekin abestera gonbidatu zituzten. Hotza egin arren, jendetza bildu zen eta mailuen kolpeekin batera abesten animatu ziren asko.

Handik gertu beste mailu batzuk ere ari ziren lanean. Hungariako Kaldereroen Lehen Konpartsako 300 kideek 21.45ean zuten hitzordua Santa Mariako atarian eta handik abiatuta, Sarriegi plazan ezarri zuten haien kanpamendua. Sarriegi maisuaren abestiak gizonek abestu zituzten eta Zingarelle taldeko emakumeek beste hiru abesti kantatu zituzten.

Parte Zaharrean ez ezik, gainerako auzoetan ere izan ziren Hungariako kaldereroak atzo inauteriak iragartzeko asmoz. Grosen, esaterako, 200 pertsona baino gehiago elkartu ziren 18.00etatik aurrera eta kanpamendua Txofreko plazan jarri zuten. Aurten, gainera, abesti berria estreinatu zuten, La carga de Tupper, lehen karlistadan William L. M. Tupper koronelak hiria defendatu zuela eta haren inguruan.

Iñude eta artzainak

Amaran, Egian eta Altzan ere izan ziren kaldereroak atzo arratsaldean eta gaur Loiolan aterako dira. Beste auzo batzuetan datorren ostiralean desfilatuko dute ijituek, inauteriak jada hasita egongo badira ere.

1884. urtean hasi omen zen Donostian kaldereroen festa eta azken urteotan indarra hartu du, konpartsa eta kide gehiago atera-tzen baitira auzoz auzo.

Kaldereroen ondoren, ohiturari jarraituz, gaur goizean Kresala elkartearen eskutik Iñude eta Artzainen txanda izango da. Parte Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte dantzan 12.00etatik aurrera.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902