Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Arkaitz Bengoa Oñatiko inauterietako lantaldeko kidea

“Pozik gaude erantzunarekin, baina Inauteri herrikoia izanda, datorren urteari begira oñatiar gehiago biltzea da helburua”

Aratuste usaina dabil airean. Egun gutxi falta dira festari ongietorria emateko. Oñatik bere kutsua daraman Inauteria prest du otsailaren 6an herria kolorez janzteko

Anabel Dominguez - Domingo, 31 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Arkaitz Bengoa

Galería Noticia

Arkaitz Bengoa

oñati- Laugarren urtea izango da aurtengoa Oñatik bere Inauteri propioa sortu zuenetik.

-Bai, horrela da. Inauterietako larunbatak beti izan du bere presentzia Oñatin. Euskal Herriko leku ezberdinetako aratuste tradizionalak kaleratu izan dira. Orain dela lau urte taldeka elkartu ondoren, pentsatu genuen polita izango zela herriko Inauteri propia izatea. Aitzakia horrekin hasi ginen lanean.

Zer berezitasun dauka Aratuste honek?

-Jai honetan komunak izan daitezkeen ezaugarriak mantentzen saitu gara, esaterako, arropatan: oinarria zuria, kolore biziak gainean zuritasunari kontrastea emateko, aurpegia estalia, buruko txapela, borlak… Hau kontuan hartuta, arropa propioa diseinatu zen eta, gainera, musikarien kasuan kapa eta praka beltzekin irtetzen dira. Dantzak asmatuak dira: bi makil dantza, polka (Udaberri eta Hartzarena), esku dantza, bi biribilketa (Bixamona eta Kale Zarra) eta Konde eta Kondesaren balsa. Musikari dagokionez, udal musika bandaren zuzendari den Inaxio Ibarrondorengana jo genuen. Bere aitak (Antonino Ibarrondo) sortutako doinuak gaur egungo musikariek jo ditzaten Inaxiok behar zituzten moldaketak egin ditu. Kantua ere abesten dugu, Iñaki Olaldek idatzitako letrekin. Bestalde, Oñatiko historiarekin lotuta dauden konde eta kondesa pertsonaiak dira festari berezitasuna ematen diotenak. Baina beste zenbait pertsonaiek ere badute protagonismoa: alkate eta alkate andrea, gotzaina, eliz mutila, ezkongaiak, gauzaina, mikeletea, erraldoiak, hartza, domadorea eta borreroak.

Inauteri herrikoia izanda, nolakoa da jendearen erantzuna?

-Oso pozik gaude. Parte-hartzaileen kopurua urtez urte mantentzen da. Aurten, 210 lagun elkartuko gara. Dena den, datorren urteari begira, gustatuko litzaiguke beste salto bat ematea eta herritar gehiagori heltzea, hau da, partaideen kopurua handitzea. Hasieratik gure asmoa izan da urtetik urtera Inauteri hau garatzen eta osatzen joatea. Baditugu hainbat ideia buruan, baina aurten ez ditugu aurrera eramango. Beraz, ez dugu berritasunik sartu, ez dantzetan ez pertsonaietan. Duguna sendotzea da helburua. Desberditasun bakarra kondesaren jantzian aurkituko dugu, berria izango baita.

Pozik egon arren, parte-hartzaileen kopurua handitu nahian zabiltzate. Abilezia berezia izan behar da dantzatzeko?

- Ez. Ikuskizun herrikoia da eta dantzak errazak dira. Taldeko guztiak ez dira dantzariak (Arkaitz bai). Beraz, parte hartu nahi duenak egin dezala. Ez daitezela etxean geratu. Bai azpimarratuko nuke etortzen direnak gehienak jende gaztea dela, eta oso ondo egongo litzatekela helduagoak ere gerturatuko balira. Honetaz gain, edozeinek lantaldera sartu nahi badu, pozik jasoko genituzke. Azken finean, gure helburua Inauteriak aberastea da.

Azken hiru urteetan euria egin du. Zeruari begira zaudete?

- (Barrea). Egia da. Euriagatik ez dugu aukerarik izan ikuskizun guztia plazaratzeko. Arkupeetan sartu behar izan gara ibilbidean zehar eta pertsonaiek ezin izan dute euren antzezpena behar bezala egin. Ea datorren larunbatean eguraldiak laguntzen digun.

Otsailaren 6an egun osoan ibiliko zarete kalez kalez.

- Horrela da. Baina oso gustora ibiltzen gara. 11.30ean hasten gara Olakua auzoan. Herri mailan oso ekintza gutxi daude, Inauteriak bezala, ia herri osoa hartzen dutenak, eta hori nabarmentzekoa da. Ibilbidearen hasieran, Olakuan, ikusle asko egoten dira. Goizeko kalejira bukatu eta bazkaldu ondoren, arratsaldeko 17.30ean berriro ekiten diogu dantzari, kasu honetan, kiroldegian hasita. Bukatzeko, amaiera ekitaldiarekin gozatzeko aukera egongo da Herriko plazan, 20.00etatik aurrera. Herritarrak kalera irtetzen dira ikustera, alde horretatik ere pozik gaude. Adibidez, borreroek konde eta kondesa defenditzeko papera betetzen dute eta herritarrekin sartzen dira hauek zirikatuz, ikusleak begira bakarrik ez egoteko.

Hurrengo egunean, igandean, festak jarraituko du. Luzaideko dan-tzek kolorez jantziko dituzte kaleak, Oñatz taldearen eskutik.

- Urteak daramatzagu Luzaideko Inauterietako dantzak taularatzen. Ekitaldia 18.30ean hasiko da. Beti bezala, Jose de Azpiazu musika eskolako akordeoi ikasleen eta Aita Madina taldeko txistularien lagun-tza izango dugu.

Gipuzkoako txokorik maiteena. Aitzulo.

Festa bat. Ibarrako jaiak.

Mendi bat. Txindoki.

Paisaia bat. Artasotik Udalaitz eta Anbotoren panoramika.

Hondartza bat. Getariako Malkorbe hondartza.

G

ipuzkoatzen


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902