Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Gezur hezurretik

Kultura edo ohitura

Aitzol Elizaran - Domingo, 31 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Aitzol Elizaran

Galería Noticia

Aitzol Elizaran

europako kultura hiriburutzak zalantzarik gabe indartsu hasi du urtea. Irekiera ekitaldia zela eta begirada asko zeuden jarrita Maria Cristina zubiaren inguruan, baina batez ere, jendea kultura hiriburu izate hori zer ote zen deskubritzeko grinaz zegoen, zer ekarriko ote zuen, eta uste baino arrakasta gutxiago izan zuen.

Ez naiz sartuko ekitaldia ona edo txarra zen eztabaidatzera, buru bezainbeste aburu egoten baitira, eta honetan ez zen gutxiago izango. Baina egia esan, ekitaldiaren zati bat ikusteko aukera izan nuen, eta ondorengo egunetan honen inguruan hainbatekin eztabaidatzeko parada ere bai, eta zenbait gauzak atentzioa eman zidaten.

Entzun, irakurri eta ikusi dudanez zerbait berritzailea egitea omen zen helburua eta horretarako, adibide moduan, su artifizialak, Donostian udan hainbeste arrakasta duten su horiek, alde batera uztea erabaki zuten. Ekitaldi ostean agian gehiegi arriskatu zirenaren zurrumurrua iritsi zitzaidan, preseski suak ez sartu izanagatik. Suak tradizionalegiak omen. Aldiz, trontza, aizkolari, harri zulatzaileak ez dira tradizionalegiak, guztiz berritzaileak baizik, eta txalapartariak ez dakit zenbat metroko garabi batera igotzean mendeetako tradizioa puskatzen dute, etorkizuneko eskenatoki batera zuzenean eramanez. Garabiak oihal batekin estaltzea, bidenabar, ez legoke gaizki.

Aspalditxo da gurean zerbait berritzailea egin behar den bakoitzean, tradizionala hartu eta buelta bat ematen zaiola. Bertso-rap, baina ez euskal-rap, Triki-tekno, baina ez euskarazko tekno, edo txalaparta eta reggae, baina ez euskarazko reggae. Salbuespenak badira noski, baina gehienetan ez dituzte milaka jarraitzaile, milaka dira ordea, euskal hater-ak. Gauza baten eta bestearen kalitatea kritikatzen, eta bide batez garapena mozten. Ziur aski, rap-a, reggae eta berpizkundeko artistarik berritzaileenak, ez ziren inoizko hoberenak izango, beti egoten delako hobetzeko bidea, baina agian ingurukoei kasu handirik ez, eta berearekin aurrera egitea erabaki zuten, eta hala, pixkanaka jarraitzaileak bereganatu.

Ez ote da gainera euskaldunon, edo kasu honetan gipuzkoarron berezko senaren erakusle berri, moderno den guzti horri mesfidantzaz begiratzea. Berez errotu xamar daukagu ondo dagoen hori bakean uztearen legea, eta berritzailea den horrekiko badaezpadako blokeo automatikoa beti piztuta izatea. Tradizioak pisu gehiegi du gurean, sagardotegia, poteoa eta Kontxako badia. Ikusiko nuke gustura Wroclaw-eko irekiera nolakoa izan den, edo are gehiago, nolakoak izan ohi diren horrelako ekitaldien irekierak. Eurovision-eko kantaldi bakoitzaren aurretik jarri ohi den herrialde bakoitzeko mini-erreportaje horietako bat izan behar al du hemendik mundura egiten dugun guztiak, ez al dugu ezer berririk munduari emateko?


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902