Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Elkarrizketaren galbahea

Bingen. Zupiria - Domingo, 31 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:14h

espainian bizi den egoera politikoak Euskadin 1987an bizitakoa dakarkit gogora. 1986ko azaroan hauteskundeak izan genituen Legebiltzarra aukeratzeko. EAJren eszisioa gertatu berria zen eta jeltzaleak ahul iritsi ziren bozketara. PNVk irabazi zuen botutan, Ardanza buru zuela;eskainutan, PSEk, Benegasekin. PSE, EA eta EEren arteko hirukoteak gehiengo osoa zuen (41 eserleku), EAJ agintetik botatzeko, soberan. Jeltzaleen irudia hondatuta zegoen, ez zuen inork haiekin hitz egin nahi -“con el PNV ni a heredar”- eta baztertuta geratu ziren, aldaketaren gobernuaren zain. Baina hitz egiten hasi aurretik egina zirudiena, alperrik galdu zen, eta hiru alderdien arteko negoziazio-prozesuak ezinezko egin zuen akordioa. Batzuk diote Garaikoetxearen lehendakari-nahiak apurtu zuela hura;beste batzuen esanetan Gizarte Segurantzaren inguruan PSOErekin adostasunik ez lortzeak izan zuen errua. Kontua da, bi hilabeteren ondoren, Benegasek amore eman zuela eta sozialistek, besterik ezin zutela ikusirik, EAJrekin negoziatzea erabaki zutela. Prozesu hartatik EAJ-PSE koalizio gobernua sortu zen. Ardanza izan zen lehendakari, Benegas kanpoan geratu zen eta Ramon Jauregik hartu zuen lehendakariordetza, pisurik eta aurrekonturik handiena sozialisten esku geratu zelarik. Aldez aurreko asmo eta nahiak bertan behera geratu ziren. Edukien inguruko negoziazioa izan zen dudak argitu zituena alde batera, eta ez bestera. Espainian ere, edukiei buruz hitz egiten hasten ez diren bitartean zail izango da nork agindu lezakeen jakitea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902