Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aukeran, beti bertsoak

Bertsolariek uneoro hartu behar dituzten erabakiak ardatz, Bertso Eguna hartu du Donostiak

Domingo, 31 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Julio Soto eta Xabier Terreros bertsolariak mahaiaren inguruan bertsotan, bi gaztetxoekin batera.

Julio Soto eta Xabier Terreros bertsolariak mahaiaren inguruan bertsotan, bi gaztetxoekin batera. (Argazkia: G. Estrada)

Galería Noticia

Julio Soto eta Xabier Terreros bertsolariak mahaiaren inguruan bertsotan, bi gaztetxoekin batera.Maialen Lujanbio bertsotan goizean, Picachilla tabernan egindako saio musikatuan.

donostia- Ideia entzun eta segunduak dauzkate bertsolariek erabakiak hartzeko. Bertsoaren ardatza erabaki behar dute, muina, eta horri forma ematen asmatu. Guztia, instant batean. Taula gainean uneoro hartu behar dituzten erabaki horiek eta egiten dituzten aukeraketak izan zituen atzo ardatz aurtengo Bertso Egunak Donostian.

Festa giroan hasi zen, Groseko Picachilla tabernan egindako saio musikatuarekin. Mikroaren aurrean Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza eta Ane Labaka jarri ziren, baina ez zeuden bakarrik: gitarra eta musika ez ziren falta, bertso jarriak ere izan ziren eta taberna bete zuten zaleek gozatu egin zuten.

Bertso Eguneko ekitaldi nagusia, dena den, arratsaldean Kursaaleko areto nagusian egindakoa izan zen. Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Xabier Terreros, Jon Maia, Oihana Bartra, Julio Soto eta Agin Laburu aritu ziren bertsoekin eta erabakiekin jolasean eta Odei Barrosoren 2zio taldea ere zuzenean aritu zen.

Eguna borobiltzeko, ohi bezala, afaria egin zuten, Kursaalen bertan, bertsoek lagunduta. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902