Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mikelazulok poesia saioak antolatu ditu

Bihar 19.00etan ‘Lekore’ literatur aldizkaria aurkeztuko da elkarteak Errenterian duen egoitzan

Sábado, 30 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:16h

Errenteria- Poesia uneak ekimenaren baitan, hiru errezitaldi antolatu ditu Errenteriako Mikelazulo kultur elkarteak datozen asteetan.

Lehena bihar izango da 19.00etan elkartean bertan. ITU bandak Lekore literatur aldizkariaren 0 zenbakiaren aurkezpena egingo du. Zenbait bandakidek aldizkariko testuak oholtzaratuko dituzte musikaz lagunduta.

Lekore gazteon literatura argitaratzeko gazteon aldizkaria da. 2013ko udaberrian kostaldeko hiru gaztek literatur banda bat sortu zuten: ITU Banda. Geroztik hazi egin dira. Lau fanzine argitaratu dituzte eta 2015eko Eako poesia egunetan Ituskizuna emanaldia taularatu zuten.

Beste bi errezitaldi ere antolatu ditu Mikelazulo kultur elkarteak otsailerako. Hilaren 13an, larunbata, 19.30ean Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadrokak Nola belztu behar zuria poesia eta musika emanaldia eskainiko dute. Eta hilaren 26ean, ordu berean, berriz, Ixiar Rozasek Beltzuria liburuan oinarritutako irakurraldi-performancea egingo du. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902