Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Asistentziaren arabera kobratuko dute zinegotziek

Oiartzungo gobernu taldea eta oposizioa ados jarri dira urtarrileko Osoko Bilkurako puntu guztietan

Sábado, 30 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:16h

Oiartzun- Urteko lehenengo udalbatzarra izan da aste honetan Oiartzunen eta bertan gobernu taldea eta oposizioa ados jarri dira gai guztietan.

Horietako bat talde politiko eta zinegotziek jasotzen dituzten ordainsariak ordaintzeko modua aldatzea izan da. Jexux Leonet alkateak azaldu zuenez, “helburua egindako lanarengatik eta asisten-tziaren arabera kobratzea da”. Honela, zinegotziek udalbatzarretara eta hilean gutxienez bi batzordetara agertzen badira kobratuko dute.

Gainera, Osoko Bilkuran hezkuntza eta kulturako zenbait eragileentzako laguntzak onartu ziren ahobatez.

Bestalde, Euskadiko Auzitegi Nagusiak Oiartzungo Udalari arrazoia eman eta San Markos Mankomunitatearen 2014ko aurrekontuak bertan behera uzten dituen sententziaren berri eman zen.

Eneritz Arbelaitz alkateorde eta San Markoseko ordezkariak aste honetako batzarraren berri eman zuen: “2016ko aurrekontuen proposamena formula berdina erabilita aurkeztu dute, eta ez jasotzen ditugun zerbitzuen arabera. Ikusirik epaitegiek arrazoia eman digutela bi aldiz, estatutuak ongi aplikatzeko eskatu dugu. Hala ere, hasierako onarpena eman diote aurrekontuei. Horregatik, Oiar-tzungo ordezkariok kontra bozkatu genuen”. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902