Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usurbilek Irazu kalea urbanizatuko du aurten

Aurrekontuetan Alperroburuko berrikuntza, Erroizpeko eskoilerako lanak eta musika eskolaren proiektua jasotzen dira

Sábado, 30 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:16h

Usurbil- Atzo Xabier Arregik, Usurbilgo alkateak, eta Alaitz Aizpuruak, alkateordeak, berriki indarrean sartu diren Usurbilgo Aurrekontu Orokorren hainbat zehaztapen eman zituzten atzo. Horien artean aurten Irazu kalea berrurbanizatuko dela.

“Erdigunea oinezkoentzako eremua da, baina Irazu kaleko irisgarritasuna hobetzea beharrezkoa da, dauden adokinek zenbait arazo sor-tzen dituelako”, azaldu zuen Aizpuruak.

Kale guztia altxa egingo da lurperatuta dauden azpiegitura guztiak berritzeko. Ondoren kale guztiari maila berdina emango zaio, alboetan dauden espaloiak desagertuz. Azkenik, gaur egun dauden adokinak bitan zatituko dira eta leundu egingo dira, berriz kaleko zoruan ipintzeko. Guztira, 205.000 euro gastatzea aurreikusten da.

Aurtengo beste inbertsio garran-tzitsu batzuk Alperroburuko, bi ikastolen arteko kalea, berrituko da. Alde batetik, ur zikinak eta euri urak banatzeko bi hoditeri ipiniko dira. Honela, herriak bi ur horiek bananduta izango ditu. Bestalde, ikastolako patiora jaisteko dagoen irisgarritasun arazoa konponduko da. Azkenik, zonalde hori txukundu egingo da. Guztira 102.000 euro jarriko dira.

Gainera, Erroizpeko eskoileran zenbait lan egingo dira. “Daukagun baliabide natural garrantzitsuena da. Kontsumitzen dugun uraren %42 handik hartzen dugu. Gure ideia da gure baliabideak mantendu behar ditugula etekina ateratzeko”, defendatu zuen alkateordeak.

Egingo diren beste lan batzuk, parkeetan jolaslekuen berripena, bidegorri sare lokalaren garapena, plan orokorraren erredakzioa, musika eskolako indarrak identifikatzeko eta proiektua idazteko kontratua eta Oiardoko aldagela eta dutxen irisgarritasuna hobetzea, besteak beste.

Azkeneko lan honi dagokionez, alkateak adierazi zuen kiroldegia erabiltzaileen ikuspegitik azpiegitura garrantzitsuena dela eta horregatik Udala etengabeko mantenua eta berrikuntzak egiten dituela.

Alkateak aurrekontu honekin herriak duen bizitza indartzea eta sustatzea, inbertsioen diru kopurua mantentzea eta udal zerbitzuak eta udal funtzionamendua hobetzea lortu nahi duela ziurtatu zuen. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902