Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
martxoaren 11tik 13ra bitartean

Gipuzkoako I. Txikien Azoka ospatuko da Ficoban martxoan

EP - Sábado, 30 de Enero de 2016 - Actualizado a las 12:33h

Una veintena de niños jueganen el Centro Municipalde Castaños.

(Borja Guerrero)

Galería Noticia

Una veintena de niños jueganen el Centro Municipalde Castaños.

Irungo Ficoba erakustazokak eta Sofeven enpresa nafarrak Gipuzkoako I. Txikien Azoka egingo dute martxoaren 11tik 13ra bitartean, 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzako proposamenekin, eta merkataritza eta dibulgaziozko helburuekin, antolatzaileek adierazi dutenez.

DONOSTIA. Erakustazokako 3 pabiloian jarriko da erakusketa gunea, eta han, enpresa erakusketariek haurdunaldiaren, amatasunaren eta haurtzaroaren sektorearekin zerikusia duten produktuen, zerbitzuen eta jardueren eskaintza erakutsiko diote jendeari.

Moda, osasuna, puerikultura, gorputz ariketa, aisia eta denbora librea eta hezkuntza izango dira erakusketako eskaintzaren ardatz nagusiak, guraso estreinatu berriek edo gurasogaiek merkatuak eskaintzen dituen azken berritasunak ezagutzeko aukera izan dezaten. Horrekin batera, jarduera programa bat ere izango da, eta hitzaldiak eta lantegiak egingo dira haurdunaldiaren, amatasunaren eta haurraren inguruan.

Gurasoek eta haurrek azoka erosotasunez bisita dezaten, edoskitze areto bat gaituko da sofekin, tronekin, biberoi berotzekoekin, aldatzekoekin eta haur higieneko gauzekin. Haurrentzako aisia gune bat ere egongo da, txikienak entretenitu daitezen (puzgarriak, jolasak eta lantegiak), bai eta kafetegia eta atsedengune bat ere.

Sofeven, S.L. Nafarroako enpresa bat da, eta jardunaldiak sustatzen, antolatzen eta koordinatzen eta zerbitzuak osotasunean kudeatzen espezializatuta dago, dela partikularrentzat, dela profesional edo instituzioentzat. Sektorean esperientzia duen talde zabal batek osatuta, Sofevenek sustatzaile espezializatu gisa jarduten du azoketan, biltzarretan, gaikako eraskustazoketan eta horrelakoetan.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902